EH Bildu Irun.- Irungo EH Bilduk “Energia berriztagarriak eta komunitate energetikoak” gaiari buruz antolatutako zikloaren barruan, datorren asteazkenean, apirilak 26, 18:30ean Palmera Monteron bigarren hitzaldia antolatu dugu, GOIENERen eskutik.
Neurriz kanpoko energia-kontsumoa, gehienbat inportatua eta funtsean jatorri fosilekoa, klima-aldaketaren jatorrian dago, eta horren ondorioak jasaten ari gara.
Herritarrok ondorio horiek arintzen lagun dezakegu, Energia Berriztagarrien Komunitateak bezalako proiektuen bidez.
GOIENER energia berriztagarria sortzeko eta kontsumitzeko kooperatiba bat da, eta esperientzia handia du komunitate horiek sortzeko laguntzan eta aholkularitzan.
Zer diren eta zer helburu dituzten komunitate horiek, zer urrats eman behar diren komunitate bat sortzeko, zer oztopo tekniko, administratibo eta legal izango ditugun,... horretaz guztiaz hitz egingo du GOIENERek.
- 71 irakurketak
- Castellano