Nayade abesbatzak amaiera emango dio bere XXV. urteurrenari koralista ohiek eta beste talde kolaboratzaile batzuek parte hartuko duten kontzertu baten medio

Data: 
Larunbata, Abendua 2, 2023 - 19:00
Antolatzen du : 
Irungo Amaia Kultur Etxea

cartel coro

Nayade abesbatza.- Abenduaren 2an izango da, Irungo Amaia Kultur Etxean, eta sarrera doakoa izango da.

2023an zehar, Naiade abesbatzak 25. urteurrena ospatu du, hainbat ekitaldi eta emanaldirekin. Eta orain ospakizun honi amaiera emateko unea heldu da.

Horretarako, kontzertu berezia eskainiko du abenduaren 2an, 19: OOetan, Irungo Amaia Kultur Etxean.

Bertan, hiriko Udalaren laguntza jasoko dute, baita Oiasso Kamerata hari-orkestrarena ere. Haiekin batera, koralista ohiak eta Atzokoak, Ilruntza eta IGA abesbatzetako kideak ere egongo dira, 1997an sortutako ahots zuriko koru honekin oso lotuta izan baitira.

"Nayaren historian eta ¡ibilbidean parte hartu duten pertsona eta erakunde guztiei eskerrak emateko eta omenaldia egiteko balioko duen kontzertua izango da: Atzokoak, Iruntza eta IGA abesbatzak, zuzendari ohiak, koralista ohiak, laguntzaileak, bazkideak, familiak... Guztiek merezi dute eta", adierazi dute abesbatzako batzarretik.

Horrela, gaur egun korua osatzen duten 33 ahotsak igoko dira agertokira. Haien buru, Alaitz Urkia zuzendaria. "Eta gurekin batera, pianoan, Belén Sierra eta aurkezle gisa Bakarne Atxukarro kazetaria. Horrek ilusio berezia egiten digu, biak koral honekin oso lotuta egon direlako gure historiaren hasieratik ", azaldu du zuzendariak.

Kontzertuak hainbat zati izango ditu. Lehenengoan, orkestrak Gerald Fiziren Romance for strings joko du. Bigarrenean, Nayade agertokira igoko da eta kameratarekin batera, hiru lanen txanda izango da: M. Lauridsenen Sure on this shining night, O.Gjeiloren Days of Beauty eta E.Whitacreren Glow.

Emanaldiaren une gorena O.Gjeiloren Song of Universal abestiaren eskutik iritsiko da, ekitaldiari iienburua ematen diona, alegia.

Eta emozioak "in crecendo" joango dira azken zatian, iritsiko baita unea antzinako koralistek eta Atzokoak, IGA eta Iruntza abesbatzetako kideek agertokia eta musika Nayadearekin partekatzeko.

Zalantzarik gabe, une hunkigarria izango da, taldearen hasiera gogoraraziko duena, eta, aldi berean, argi utziko duena osasun oso ona duela, eta urteurren asko ziurtatzen dizkiola.

Sarrerak doakoak dira eta azaroaren 25etik aurrera eskuragarri egongo dira bai Informazio eta Turismo Bulegoan bai webgune honetan: amaiakz.sacatuentrada.es/

Etiquetak: