[Bertan behera geratu da] Kontzertua Kabigorrin: JAC

Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku
Data: 
Ostirala, Ekaina 9, 2023 - 23:00

cartel

JAC blues abeslari eta gitarjolea da, Bera (Nafarroa) eta Hendaia (Akitania) artean bizi dena.

Valentzian jaio zen, baina bere bizitzako lehen urteak Madrilen pasa zituen. 6 urte zituelarik bere familia Santiagora bizitzera joan zen.

JAC Santiagon hazitzen ari zen bitartean, bere gurasoek jartzen zuten musika aditzen zuen. Diska guzti horietatik, ondorengoak azpimarra daitezke: The Beatles, Michael Jackson, Tom Petty, Peter Gabriel, Eric Clapton eta Bruce Springsteen. JAC ttikia bere musikarako zaletasuna garatzen joan zen, egun batean festa batean bere aita gitarra jotzen ikusi zuen arte. Txundituta geratu zen. Hurrengo egunean bere aitari abestiren bat erakusteko eskatu zion...

11 urterekin JAC bere eskolako jaialdi batzuetan jotzen hasi zen eta baita irratsaio batzuetan ere, gitarra klasiko batekin abestiak jo eta abestuz. 13 urterekin bere gurasoak hiriaren kanpo aldera joan ziren bizitzera eta bere bizilagun berrietako bat ezagutu zuen, xulian Freire. Xulian gitarjole eta abeslari handi bat zen eta Miskatones taldeko kide zen, urte haietan hirian hagitz ezaguna zen musika taldea. Xulianen eraginez, JAC-ek bere taldea sortu zuen eta hirian zehar jotzen hasi zen, Fran Facal, David Prieto eta Marcos Guitian bezalako musikariekin.

Hurrengo urteetan hainbat talde sortu zituen eta Jimi Hendrix, Led Zeppelin, Deep Purple eta Eric Clapton bezalako artisten bertsioak eginez, bere abesti propioak sortzen hasi zen arte. Urte batzuk beranduago, Tres pies izeneko taldea sortu zuen Xacobe Martinez Antelo eta Dani Dominguez-ekin. Talde honekin Galizia osoan zehar jo zuen eta bi maketa grabatu zituen. Taldea diska grabatzera zioala desegin zen.

Tres pies taldearen desegitea eta gero, JAC jazz musika estilora gerturatzen hasi zen. Garai honetan estilo honetako klasikoak landu zituen, formatu desberdinetan lan ginez Hilario Rodeiro, Pablo Castaño eta Manolo Guierrez bezalako musikariekin.

2004. urtean Donostiara joan zen Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian (Musikene) ikasteko eta 2008. utean lizentziatu egin zen.

Ordutik aurrera JAC-ek hainbat urte interpretazioa alde batetara utzita pasatu zituen bere irakasle lanean zentratuta.

2012. urtean Animal Blues taldea sortu zuen Alejandro Mingot, Kike Arza eta Dani Lizarraga musikariekin batera eta emanaldi askotako garaia bizitu zuen, emaitza bezala beraien diskaren argitaratzea izan zelarik 2015. urtean.

Diskaren promozioan taldeak estatu mailako eszenatoki garrantzitsuetan jo zuen.

2013.urtean JAC-ek gitarjole bezala "The artist" pelikulako soinu banda ofizialean parte hartu zuen Ludovic Bource (obraren konposatzailea eta Oscar eta urrezko globo sarien irabazlea), Ernst Vantiel eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera.

2018. urtean, Animal Blues taldearen bukaerarekin batera JAC-ek bakarkako bide bat hasi zuen bere izenean bi formatu ezberdinekin... Bakarrik, Mississippiko klasikoen errepertorioan oinarrituta eta laukotean Batiz, Iban Larreboure eta Xabier Barrenetxearekin batera.

Koronabirusaren pandemiarekin batera, laukoteak bere ekintza gelditu egin zuen baina bakarkako formatuak aurrera egin zuen, "Raw" diskaren grabazioarekin eta bere argitalpenarekin 2020 urte amaieran.

Gaur egun, JAC "DRY" diskaren aurkezpenean murgilduta dago.

Si no puedes visualizar el vídeo haz clic aquí para buscar una nueva instancia

Etiquetak: