Irungo EH Bildu.- Gaur, apirilaren 3a, asteazkena, Osasungintza hizpide izango duen mahai ingurua antolatu du Irungo EH Bilduk, arratsaldeko 18:30ean, Bilgunean (San Martzial Kalea, 7). Bertan, Rebeka Ubera eta Jesus Oñate Osakidetza zutik jartzeko EH Bilduren proposamenaz arituko dira, besteak beste.
Eskualdeko osasun sistema publikoaren egoerarekin arduratuta daudela adierazi dute, eta orain dela egun gutxi batzuk Pello Otxandianok EH Bilduren osasunari buruzko proposamen integrala ezagutzera eman duela aprobetxatuz, osasungintza hizpide izango duen mahai ingurua antolatu dute. Herritarrek dokumentuan proposatzen diren neurriak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste. Mahai-inguruko hizlariak, Rebeka Ubera legebiltzarkidea eta Jesus Oñate izango dira.
Saioa, Irungo EH Bilduren bilgune berrian izango da (San Martzial Kalea 7), asteazkenean, 18:30ean.
Gaian interesa duen herritar oro bertan parte hartzera gonbidatu nahi izan dute.