Transen aurkako ofentsibaren kontra: Elkarretaratzea maiatzaren 5ean, igandez, 12:00etan Baionako Libertate plazan

Non: 
Baionako Libertate plazan
Data: 
Igandea, Maiatza 5, 2024 - 12:00

Transen aurkako ofentsibaren kontra kartela

Bagera Nous sommes.- IRITZI ZUTABEA 800 kolektibo eta pertsona politiko, artistiko, militan eta intelektual baino gehiagok elkarretaratzeak deitzen dituzte. Maiatzan 5ean, trans eta ugalketa eskubideen aura erasoak salatzeko.

Frantzian LR, RN, Reconquéte, komunikabide eta argitaletxe handiek Trans komunitatea dute jomugan.

Errepublikanoak alderdiko senatarien lege proposamena bat dator Transmania liburu herratsu baten argitaratzearekin, eskuin mutur politiko osoak sustatua. Atzerakoiek eztabaida publikoan ezarri nahi dute pertsona transeak arrisku bat direla: haurrentzat, gizartearentzat eta berentzat.

Frantzian azken urte hauetan, eskuinak eta eskuin muturrak emazteen eskubideen aldeko erakundeak eta genero gutiengoak hartu dituzte jomugan, Planning Familiarraren aurkako erasoak bezala, gobernuak haiekin bat egin duelarik. «Wokisten», trans eta ustezko LGBT+ lobbyaren kontrako erasoak eskuin-muturraren erretorikan franko atxikiak baziren eta gehienbat transen aurkako militanteen komunitate ttipi batek eramaten bazituen, gai horrek garrantzia hartzen du Europako hauteskundeen testuinguruan.

Eskuinak eta eskuin muturrak erasoaldi hau eremu legegilean ere eraman nahi dute. Joan den urtean, Errepublikanoak alderdiak Senatuko ikerketa talde bat plantan ezarri zuen, transfobo «aditu» txarrenak gomitatuz.

Transfobo horiek pertsona adingabe eta helduendako konbertsio-terapiak gomendatzen dituzte, bai eta trans haurrendako trantsizioak debekatu nahi dituzte ere. Ikerketa talde honek txosten bat eta lege proiektu bat egin ditu Senatuan, adingabekoei mediku eta sozial trantsizioa debekatzea proposatuz, haur transen kontrol psikiatrikoa indartzea eta bi urte arteko presondegi zigorra gazte transeak laguntzen dituzten medikuentz: RNk antzeko lege proiektu bat aurkeztu du Legebiltzarrean.

Nazioarteko erasoaldia

Haien lehen jomugak adingabeak dira, baina ez dira hor geldituko. LRen txostenak 25 urte petikak edozein trantsizio debekatzeko posibilitatea aurkezten du jadanik, Estatu Batuetan eztabaidatzen do onartzen ari diren lege-proiektuekin bat datorren neurri bat. Haien logika, azken finean, trantsizioa egiteko edozein aukera debekatzea da, bost axola adina.

Eskuinak eta eskuin muturrak eramaten duten nazioarteko erasoaldi bateratuan kokatzen dira, bakoitzak bere gorputzaz xedatzeko eskubidearen kontra, ugalketa-eskubideak eta trans pertsonen begistatuz, mende hasieran zenbait herrialdetan lortutako trans eskubide urriei eta uhin eminista berriari eta gaur egun kontrazepzioa erasotzen ari da.

Erresuma Batuan, Québec herrialdean, Italian, Norvegian, Finlandian, Suitzan Argi dago transen aurkako erasoa atzerakoien ardatz nagusietak tersexuen mutilazioak mantenduz. Haien helburua enegarren «barne etsai» bat sortzea da, zapalduak haien artean banatzeko, sistema kapitalistaren krisi berri baten tenorean.

Beharrezkoa da mugimendu sozial, feminista eta LGBTQI+ Ugalketa-eskubideen gaia (abortua, kontrazepzioa, PMA) eta tran: gure mugimenduen aldarrikapen historikoari baitagozkio. bere orputza libreki xedatzeko eskubideari buruz: modu bateratuan defendatu behar dira.

Atzerakoien eta eskuin muturraren kontrako borroka hau aitzinera eramateko eta bakoitzak bere gorputzaz xedatzeko eskubidearen kontrako eraso horien parean, errefera bateratua behar da, eta aliantzak beheretik eraiki, nazio mailan, baita ere bakartuak eta eskuin muturraren erasoak jasateko arrisku handiagoa duten kolektibo feministak eta trans kolektiboak laguntzeko.

Erakunde feminista, LGBT, antiarrazista, antifaxista, polício eta sindikal guziak gomitatzen ditugu deialdi hau izenpetzera eta elkarretaratzeak antolatzera Frantzian maiatzaren 5ean, bere gorputzaz libreki xedatzeko eskubidearen defentsan.

Eta maiatzaren 5az haratago, deitzen dugu mobilizazioa eraikitzera eta segitzera datozen aste eta hilabeteetan, iraupenean hedatua izanen den egiazko kanpaina nazional baten egiteko.

Galdetzen dugu:

  • Psikiatria gabeko trantsizioa, librea eta urririkakoa adinetan direnentzat eta adingabeentzat.
  • Trans pertsona guziendako PMArako ahalbidea.
  • Haur intersexuei buruzko mutilazioak gelditzea.
  • Funtsezko baliabideak zerbitzu publikoendako, Nahitarako Aborturako, trantsiz kontrazepziorako egiazko ahalbidea segurtatzeko.
  • Heziketa genero eta sexualitate gaietan, hezkuntza eta osasun arloko langileen gain izanen dena.

Etiquetak: