Bagera Nous sommes.- Maiatzaren 3an, Donibane Lohitzunetik iritsi zaigu berririk txarrena; hotel batean 34 urteko emakumea indarkeria zantzuekin hilda agertu da. Emakume honek apirilaren 14an Ziburuko hotel bateko bostgarren pisutik salto egin zuen eta egoera larrian ospitalean egon da, maiatzaren 1era arte.
Behin eta berriro exijitzen dugu indarkeria matxista kasuen aurrean, epaileek “iragazki bereziki zehatza” izan behar dutela, eta biktimak ezin dituztela babesgabe utzi. Are gehiago, halako kasuetan, non biktimaren bizitza argi eta garbi arrisku larrian dagoen eta indakeria matxistaren zantzuak oso agerikoak diren. Kasu hau bezalakoekin, argi geratzen da egungo justizia ereduak ez duela funtzionatzen
Erailketa hau 2024ko indarkeria matxistaren ondorioz gertatutako lehen hilketa izan da. Aski da! Nazkatuta,amorratuta eta haserre gaude!
Dei egiten dugu elkarretaratzeetan parte hartzen. Adi!
Donibaneko erailketa matxistaren harira
Maiatzaren 3an, Donibane Lohitzunetik iritsi zitzaigun berri lazgarria; hotel batean 34 urteko emakumea indarkeria zantzuekin hilda agertu zen. Emakume honek apirilaren 14an Ziburuko hotel bateko bostgarren pisutik salto egin zuen, eta egoera larrian ospitalean egon zen maiatzaren 1era arte.
Gorpua agertu eta ordu gutxira baieztatu zen uste genuena; indarkeria matxistak 2024an eragindako lehen hilketa. Aski da! Nazkatuta, amorratuta eta haserre gaude!
Lehenik eta behin, Euskal Herriko Mugimendu Feministatik gure babes eta elkartasun guztia adierazi nahi diegu senide, lagun eta gertukoei. Ez zaudete bakarrik.
Behin eta berriro exijitzen dugu indarkeria matxista kasuen aurrean, epaileek “iragazki bereziki zehatza” izan behar dutela, eta biktimak ezin dituztela babesgabe utzi. Are gehiago, halako kasuetan, non biktimaren bizitza argi eta ganbi arrisku larrian dagoen eta indakeria matxistaren zantzuak oso agerikoak diren. Kasu hau bezalakoekin, argi geratzen da egungo justizia ereduak ez duela funtzionatzen.
Urteak daramatzagu esanez sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazistak eta kolonialak egituraz sostengaizen duela indarkeria matxista, eta horren azken ondorio lazgarri eta ikusgarriena erailketa dela. Baina, guk badakigu indarkeria matxistak hamaika aurpegi dituela eta emakumeok* bizitzako alor guztietan jasaten dugula indarkeria hori. Indarkeria matxistari aurre egiteko, lehen mailako arazo politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu. Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu. Gure bizitzak daude jokoan!
Honekin batera, autodefentsa feministarako deia egiten dugu. Bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugu eta badakigu antolakuntza eta autodefentsa izango direla gure tresna eraginkorrenak. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte!
Azkenik, dei egiten dugu maiatzaren 6an Donibane Lohitzunen, bai eta Euskal Herriko beste hainbat herri eta hiriburuetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartizeko. Adi mobilizazioei.
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa