Irungo Sortuk, Ernaik eta Haziak «Loratze eguna» antolatu dute maiatzaren 18an

Non: 
Hazia, Peña kalea, Irun-Mosku
Data: 
Larunbata, Maiatza 18, 2024 - 12:45
Antolatzen du : 
Irungo Sortu, Ernai eta Hazia

Egitaraua

Irungo Sortuk, Ernaik eta Haziak «Loratze eguna» antolatu dute maiatzaren 18an, larunbatarekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, «gure komunitatea elkartu, modu atseginean hitz egin eta, elkarrekin, jai giroaz gozatzeko» eguna izango da. Hala, egun osoko egitarau antolatu dute: poteo politikoa «non gaude eta nora goaz» , bazkaria Hazian, bingo musikatua eta zuzeneko musika.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, bazkarirako tiketak Hazian eros daitezke jada 15 eurotan (Ikasle eta langabeek 10 eurotan). Aukera beganoa egongo da bazkarirako, aurretik sortuirun@ni.eus-era idatzita.

Azkenik, «Loratze» egunean parte hartzeko deia luzatu dute Sortuk, Ernaik eta Haziak.

Etiquetak: