Longa komunero venezolarra Hazian

Non: 
Hazia, Peña kalea, Irun
Data: 
Asteartea, Urtarrila 16, 2024 - 19:00
Antolatzen du : 
Bor-bor. Hausnarketa Plaza Kolektiboa

p>Hitzaldia Hazian Kartela

 

Bor-bor. Hausnarketa Plaza Kolektiboa.- Euskal Herritik biran izango da Robert Longa militante venezolarra eta asteartean, hilak 16 Irunen egingo du parada. Longa, Caracas-eko "23 de Enero" auzo mitikoan hezi da, bertan Panal 2021 Comuna-ko partaide da.

Kapitalismoari aurre eginez, lurraldeak ongizate komunaren mesedetan berrantolatzeko apustu demokratizatzaileak dira Komunak. 1871.urteko Parisetik hasi eta 2023ko Venezuelaraino. Azken horiek, Chavez-ekin abiaturiko aro bolibartarraren testuinguruan erein dira.

Ibilbide luzeko komuneroarekin aritzeko aukera izatea zorte handia da beraz.

Zita urtarrilak 16ean izango da, 19.00tan Hazia Kultur Elkartean. Hitzaldia Gazteleraz izango da.

Etiquetak: