Sandra Piñeirok kirolaz eta elikadura arazoez hitz egingo du Txingudiko Elkarte Feministak antolatutako hitzaldi batean

Non: 
Palmera Montero, Irun
Data: 
Osteguna, Otsaila 15, 2024 - 18:00
Antolatzen du : 
Txingudiko Elkarte Feminista

Sandra Piñeiro

TEF.- TEFek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, ostegun honetan, otsailaren 15ean, 18:00etan, Irungo Palmera Montero espazioan, Sandra Piñeiroren hitzaldia antolatuko du, elikagaei buruzko nahasmenduez hitz egingo diguna bere esperientziatik.

Sandra Piñeiro Fungueiriño 1996ko apirilaren 24an jaio zen Boiro herrian (A Coruña), eta gaur egun Irunen bizi da.

Errendimendu handiko kirolaria izan da 12 urte baino gehiagoan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua da, eta, gaur egun, profesional gisa egiten du osasunaren arloan.

Errendimendu handiko kirola eta autoexijentzia izan ziren pairatu zuen anorexia nerbiosoaren eragileak. 2021ean argitaratutako "Remando en la oscuridad" liburuan, goi-mailako kirolari gisa nahasmendu horren ondoren izandako sendatze-prozesua kontatzen du.

Gaur egun, kirol profesionala alde batera utzita, konpromiso sozial handiko emakumea da, osasun mentala agerian jartzen saiatzen dena, bai kirolaren esparruan, bai kirolaren esparritik kanpo.

Etiquetak: