Eurovisionen herri hebrearrak bere ikuskizuna eskeitzen duenean, telebista itzali, leihora irten, eta "Lapikokada" batekin genozidioa salatzera animatzen zaitugu

Data: 
Osteguna, Apirila 11, 2024 - 00:00 -tik 23:55 -ra

Eurobisioari Kazerolada

Sanitarioak Palestinarekin” taldeak Israelgo estatuaren aurkako salaketa kanpaina honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Israelek giza eskubideen urraketa sistematikoak burutzen ditu, Nazio Batuen erakundeak eta auzitegi internazionalak emandako ebazpen guztiak ez-betetzen ditu, eta aparheid eta arrazakeria erregimen bat besterik ez den demokrazia irudi faltsu baten atzean ezkutatzen da. Ezin dugu jarraitu beste aldera begiratzen sistema maltzur honen aurrean.

Lagundu gatzaizu kanpaina hau zure sare sozialetan zabaltzen eta mundu guztiko zure adiskideekin partekatuz. Kartela inprimatu eta zure auzoan, atarian edo lantokian itsasten ere kolabora dezakezu.

Ez diezaiogun gaiztakeriari garaile ateratzen utzi.

Zure laguntza ezinbestekoa da.

Eurobisioa Manifestua

Isaelek Erdi Aroko kolonizazioa mantentzen du Palestinan, urteetan zehar nazioarteko zuzenbidea urratuz, Nazio Batuen ebazpenei uko eginez , eta nazioarteko auzitegiaren ebazpenak ere urratuz.

Biztanleria zibila, osasun-langileak, kazetariak eta kooperatzaile humanitarioak, besteak beste, ekintza horien biktimak dira. israelek informazioa manipulatzen du bere muga barruan zein kanpoan, Joseph Goebbelsen ¡kasle abantailatsu bat bezala. Urriaren 7tik honezkero, zentsura, informazioaren kontrola eta prentsaren aurkako erasoa nabarmen hazi da. Israelek kazetariak eta haien senideak hil ditu, komunikabideak suntsitu ditu, Interneta blokeatu du, eta Palestinatik irten daitekeen informazioa murriztu du. Ez du bere krimenen lekukorik nahi!

Mundua ezin da geldirik egon basakeria hone aurrean. Gizarte zibilak geldiarazi behar du genozidio hau, gure ordezkariek ez baitute egiten. Herriak bakarrik salbatzen du herria.

Eurovisión” jaialdia, Europar Irratifusioko produktua, 1956an sortutako eta 71 herrialde desberdinen telebista publikoak finantziatzen duen lehiaketa bat da.

Ekitaldi honek, maiatzaren 11n Israelek berriro ere bere irudia zuritu ahal izatea bermatuko du.

Israelek 150 kazetari inguru hil ditu. Borrero honen parte-hartzea diru publikoarekin finantziatu da, horregatik munduko kazetaritzarentzat ¡rain ikaragarria da.

Onartezina da Eurovisionek erregimen kriminal hau zuritu eta normalizatzea inolako eragozpenik gabe.

Kazetari palestinarrek errespetu handiagoa merezi dute, haiek baitira sufritzen dutenen oihua eta negarra, dena galtzen ari direnen ahotsa. Kazetaritza da inpunitatearen eta basakeriaren aurkako garantiarik haundiena. “Eurovisión” ez da apolitikoa; izan ere, beste edizio batzuetan parte-hartzaile batzuk kanporatu dituzte gerra ekintzengatik.

Gaur, inoiz baino gehiago, basakeria hau gelditu behar dugu, leihora irten eta zarata egin behar dugu izua, krimen, injustizia, inpunitate eta apertheid honen kontra. Israelek ezin du istorio hau ¡irabazi, gaitzak irabazten badu, denok gara galtzaile. Israelek bai ala bai genozidio hau gelditu behar du, nazioarteko zuzenbidea errespetatu, bere krimenengatik epaitua izan eta Palestinar herriari eragindako hamarkadetako menderatze eta mina erreparatu. Nazioarteko komunitateren eginkizuna da ordena eta bakea berrezartzea. Israelek ez du inor engainatuko; haren diruak ez gaitu erosiko.

ASKI DA!!

Erakutsi zure gaitzespena eta haserrea “Eurovision”-eko Israelen parte-hartzeagatik.

Ez gure izenean!

Ez dugu genozidioa normalizatuko, ez dugu onartuko inpunitate gehiago!!

Maiatzaren 11n, Israelen ikuskizunaren txanda denean, itzali zure telebista, irten leihora eta salatu genozidioa LAPIKOKADA batekin.

GELDITU DEZAGUN ISRAEL. KRIMINALAK EZIN DIRA SARITUAK IZAN, INPUNITATE GEHIAGORIK EZ, GERRA GEHIAGORIK EZ, APARHEID GEHIAGORIK EZ. BAKEA BEHAR DUGU. ISOLATU DEZAGUN GORROTOAREN ETA INDARKERIAREN SUSTATZAILEA

Etiquetak: