"Bajo Ocupación", Rafael Cavada eta Anwar Farrán kazetariek elkarrekin egiten duten lehen lana. Hauek, beren estilo pertsonalarekin, Palestinako Herriak gaur egun duen errealitate gordina erregistratzen dute, hainbat hamarkadatako okupazioaren ondoren.
Dokumentala lau kapitulutan banatzen da, Palestinako hiri nagusietako harresitik haratago bizitzea nolakoa den erakusten dutenak: Belen, Ramallah, Hebron eta Jerusalem.
Istorio dinamiko eta hunkigarrien bidez, Cavadak eta Farranek egoera konplexuak ikusarazten dituzte, hala nola palestinarrak beren herrialdean leku batetik bestera mugitzeko baimenak lortzera behartzen dituen politika; chekpointetan jasan behar dituzten kontrol eta berrikuspen umiliagarriak; "bide debekatuen erregimena", edo kolono israeldarren presentzia prepotente eta ilegala lurralde palestinarrean.