Emakume langileen eguna hurbiltzen ari zaigu eta Parean eta Asun Casasola Berdintasunaren aldeko elkarteok egitarau zabala prestatu dugu hurrengo asterako.
Lehenik, ASTEARTEAN, martxoaren 5ean Irungo CBA liburutegiarekin elkarlanean “Sustraietatik eraldatuz. Haur literatura berdintasunaren aldeko aliatu” dokumentala aurkeztu dugu arratsaldeko 19.00tan.
Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen duen dokumentala da honakoa. Liburutegietan haurren esku dauden liburuak aztertzeko zenbait ¡kerketen berri ematen da dokumentalean eta gaiaren inguruan aritu eta aditu diren Lur Gallastegi idazlearekin, Ainara Azpiazu ilustratzailearekin, Pamiela Kalandrakako Carmen Elvirarekin edota Garoa liburu dendarekin aritzen gara gaiaz, besteen artean.
Dokumentala Durangoko Azokan aurkeztu genuen eta asteartean gure herrian ¡ikusteko aukera izango da !! Animatu!!
Bestetik ostegunean, martxoaren 7an, ASUN CASASOLA — IPUIN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA egingo dugu arratsaldeko 19.00tan Peña Kalean dagoen Kabigorri Ateneoan.
Aurtengo ipuin lehiaketa 9. edizioa izan da eta 315 lan jaso ditugu. Emakumeak izan dira idazleen %65 eta jatorri anitzetatik jaso ditugu ipuinak, Euskal Herritik eta Estatu espainoletik gehiengoak, baina baita Hego Ameriketako txoko desberdinetatik ere.
Eskerrik beroena eman nahi diegu parte hartzaile guztiei, baita euren ekarpena egiten duten eskolei zein Irungo Aek-ri ere, haien ateak ireki eta egitasmoan parte hartzeagatik.
Sari banaketa ekitaldian ezagutuko ditugu aurtengo irabazleak eta ekitaldian ipuin irabazleak irakurtzeko eskualdeko kazetariak izango ditugu bidelagun. Hala nola Maria Jose Atienza, Ander Arzak, Mikel Gartzia eta Maria Lui Garcia kazetariak. Urtero bezala, Maite Elizondoren arpa doinuekin gozatu ahalko dugu eta noski, Asun Casasola izango dugu gurekin ekitaldiaz gozatzen. Bukatzerakoan luntx goxo bat ere egongo da.