Horrela deitu dio Caser Residencial Anakak zentroko erabiltzaileekin egindako proiektu txiki honi. Izan ere, erabiltzaileek ilusioz hartu dute eguneroko une desberdinetan argazkiak ateratzeko aukera. Azken helburua zentroetan bizi diren pertsonen egunerokotasuna ikusaraztea izan da.
Erakusketa zuri-beltzeko 10 argazkik osatzen dute. Bertan, eguneroko bizitzako uneak, egun berezia ospatzen den beste batzuk eta, nola ez, hainbeste gozatzen duten tailer, irteera eta txangoak islatzen dira. Une horietatik guztietatik, azken batean, bere egunerokotasuna eta gu guztiona osatzen da.
Erakusketa ibiltaria
Erakusketa Anakako Caser Residencial egoitzan inauguratu zen apirilaren 26an. Ondoren, hiriko beste espazio batzuetara joango da urtearen amaierara arte. Izan ere, Anakako egoiliarrak protagonistak direnez, erakusketa bertan inauguratzea erabaki zen, haiek eta haien senideak izan zitezen erakusketaz gozatzen lehenak. Maiatzetik aurrera, erakusketa beste espazio batzuetara eraman da, eta horietako bakoitzean egon da ikusgai hilabete batez, gutxi gorabehera.
Proiektu txiki honen helburua adinekoen bizitza ikusaraztea eta normalizatzea izan denez, erabaki zen interesgarria izango zela erakusketa hiriko hainbat espaziotara estrapolatzea, eta, ahal izanez gero, adinekoen kolektiboarekin zuzeneko loturarik ez zuten espazio sozialak izatea.