19. Korrika

Euskara

Eskerrik asko Euskal Herria eta zorionak Euskal Herria!

Bidasoko AEK.- Eskerrik asko Korrikan modu batera edo bestera parte hartu duten guztiei: eskerrik asko AEKideei beste behin egin duten lanagatik, eskerrik asko Korrika batzordeetan parte hartu duten guztioi, eskerrak ere Korrika kulturaleko ekitaldietan parte
hartzeagatik, komunikabideei, egindako jarraipenagatik….

19. Korrika handiena izan da:

Korrikaren ibilbidea gure eskualdean (km - non - ordua - nork)

LARUNBATA 21
- Irun:  
    448 - Usategieta, sarreraren parean - 13:11:22 - CAF-LAB Irun

    449 - Mugarria,Moxtoren baserria - 13:16:34 - Irungo CAF lantegiko ELA eta LAB sindikatuak

    450 - Senesarren baserria - 13:19:49 - Elatzeta Ikastetxea

    451 - Tesa lantegia,Assa Bloy - 13:24:22 - Landetxako Auzoa

21ean, Korrika FESTA Moskun eta Landetxan

19. Korrika Irunen21ean, 12:30ean KORRIKA iritsiko da Landetxara eta igandean goizeko 6etan berriz Korrika Irundik pasako da. Ongi etorria emateko bazkariak eta ekitaldi desberninak antolatu dira Moskun eta Landetxan larunbatean.

 · Moskun:
     - 12:00etan triki-poteoa Urdanibia plazan.

Urepelen Korrikaren hasiera ikustera autobusa doan

kartelaIrungo AEK-k autobusa jarriko du martxoaren 19an, osteguna, Urepelera joateko, Korrikaren hasiera ikustera.

Autobusa Irungo 'Bisera'tik abiatuko da, goizeko 10:30ean, eta doan da. Hala ere, aldez aurretik izena eman behar da AEK Irungo euskaltegian, martxoaren 13a baino lehen.

Korrika kantu bazkaria Landetxan

Data: 
Larunbata, Martxoa 21, 2015 - 12:30 -tik 22:00 -ra
Non: 
Landetxa auzo elkartea
Antolatzen du : 
Elatzeta elkartea

- 12:30tan Korrika Landetxara iritsiko da

- 14:30tan Arkaitz Miner eta Mikel Markezekin kantu bazkaria Landetxa auzo elkartean

- Txartelak 25€tan Landetxako Itzala eta Larrea tabernetan eta Irungo Hazia eta Sunbilla tabernetan eta AEK euskaltegian salgai

Orriak

RSS - 19. Korrika-rako harpidetza egin