19. Korrika

Euskara

Hendaiako Gazte eguna 2015

Data: 
Larunbata, Martxoa 7, 2015 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Gaztelu Zahar pilotalekua
Antolatzen du : 
Hendaiako AEK, Hendaitz Gazte Asanblada, Lanetik Egina

- 10:30tan: ARRAKALA dokumentala
- 12:00tan: Poteo hiriko ostatuetatik
- 13:30tan: Bazkaria (erreserbak: 06.59.09.18.85)
- Bazkaldu eta gero: TXIKIren bakarrizketa
- Eta gero KONTZERTUAK :
     ·Bi bala
     ·KALERA!
     ·Polygorn
     ·Ekintza Taldea

Bazkaria: 10€
Kontzertuak: 5€
Bazkari + Kontzertuak: 13€

Hilaren 5ean Kabigorriko martxoko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Martxoa 5, 2015 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Irunabar - Korrika 19

Martxoaren 5ean izango da hilabete honi dagokion bertso gaua. Kabigorrin izango da, beti bezala, Irungo Peña kaleko lehenengoan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

Martxoko zitan Gotzon Aizpiolea irundarra, Maddalen Lopez lesakarra, Aimar Karrika auriztarra eta Aitor Servier azkaindarra ariko dira kantuan, guztiak Egoitz Zelaia hendaiarraren aginduetara.

Ostegunean, 10:00etan eta 19:30ean, Korrikaren aurkezpena Irunen

Data: 
Osteguna, Otsaila 26, 2015 - 10:00 -tik Ostirala, Otsaila 27, 2015 - 09:55 -ra
Non: 
Bidasoko AEK Irungo euskaltegia
Antolatzen du : 
Bidasoko AEK Irungo euskaltegiko KORRIKA kulturalaren komunikazio lantaldea

Ostegun honetan, otsailak 26, KORRIKAREN AURKEZPENA egingo da Irunen. Jendeari KORRIKA zer den, zertarako eta zer helburu dituen argitu eta gero, KORRIKAri buruzko dokumentala jarriko da.

Aurkezpena entzuteko bi aukera izango dira; lehenengoa goizeko 10:00etan eta bigarrena arratsaldeko 19:30ean, biak Bidasoko AEK Irungo euskaltegian.

Orriak

RSS - 19. Korrika-rako harpidetza egin