197/2006 doktrina

Euskara

Irunen berriro Gabriel Zabalaren askatasuna eskatu zen

Goizean Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrina atzera bota zuela jakin ostean, Irunen berriro Gabriel Zabalaren askatasuna eskatu zen. Preso irundarrak iralaren 27an zigor osoa bete zuen, baina estatu espainolak "Parot doktrina" ezarriz 10 urtetan espetxealdia luzatu dio.

"197/2006 doktrina eten, Gabriel etxera orain" lemapean 87 lagun ordu erdiz elkartu ziren Zabaltza plazan.

Gabriel etxera orain!!

Data: 
Astelehena, Urria 21, 2013 - 20:00 -tik 20:30 -ra
Non: 
Zabaltza plazan
Antolatzen du : 
Irungo herri bilgunea

Irungo herri bilgunea. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak astelehenean 11:30ean jakinaraziko du 197/2006 doktrinaz hartutako erabakia. Denera, estatu espainolak 93 euskal preso politikoei ezarri die 197/2006 doktrina eta hoietako bat Gabriel Zabala da. Preso irundarrak irailaren 27tik kalean egon beharko luke.

197/2006 doktrinaren aurkako manifestazioa Irunen

Larunbata eguerdian 200 lagun inguru elkartu ziren Irunen 197/2006 doktrinaren indargabetzea aldarrikatzeko. Krespoi beltza jarriaz zeraman ikurrina atzetik, etxean preso zegoen Angel Figueroa hil zela gogoratzeko, Irun herdialdeko kaleetan zehar biziarteko zigorraren aurkako oihua eraman zuten.

Biziarteko zigorraren inguruko hitzaldia Irunen

Data: 
Osteguna, Martxoa 7, 2013 - 19:30 -tik Ostirala, Martxoa 8, 2013 - 20:55 -ra
Non: 
Irungo ospital zaharrean
Antolatzen du : 
Irungo herri bilgunea

Hitzaldia:
Biziarteko zigorrik ez - 197/2006 doktrina eten

Hizlariak:
- Ainhoa Baglietto (euskal preso politikoen abokatua)
- Fermando Arburua (preso ohia eta Jaiki Hadi taldeko kidea)

Martxoak 7, osteguna
19:30tan
Irungo Ospital Zaharrean

Orriak

RSS - 197/2006 doktrina-rako harpidetza egin