ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ONEKAk emakumeek eta, bereziki, gure kolektiboak, hau da, adineko emakumeek jasaten duten indarkeria salatu eta borroka bide horretatik
jarraitzeko konpromisoa hartzen du.
Igande honetarako TAS-ek deitutako martxara dei egoiten dio Irundar orori.
Deklarazio instituzionalak ez du Irungo errealitatea isladatzen, normaltasun irudi bat emanez eta horregatik talde honek ez dut bere egiten. Herritarrei eskatzen zaiela konpromisoa eta instituzioak ez dituela bere konpromisoak zehazten kritikatzen dute. Ez daude testuaren kontra baina Irungo udalak, instituzio bezala, emakuneeganako indarkeriaren aurrean askoz ere gehiago egin behar duela uste dute.
Txingudi Anti Sexista.- Azaroaren 25ª berriro heltzear da. Egun hauek momentu batez dugun aktibitate frenetikoaz gelditzeko, eta balantzeak eta hausnaretak pixkat lasaiago egiteko aukera ematen digute. Gu momentu batez gelditu egin gara, eta aurtengo balantzea egiteko datuen bila joan. Eta Irunen, pasa den urtean, 208 emakumek indarkeri matxista salatu zutela jakin dugu. Hondarribian 23 dira tratu txarrak salatu dituzten bizilagnak. Eta honen aurrean berriro martxan jartzera derrigortuak ikusi ditugu gure buruak.
Gure auzokideak, herrikideak diren 231 emakumek indarkeria egoeraren bat pairatu izana salatu dute. Ez ditugu ahaztu nahi gainera, beldurraren eraginez, isilik, salatu gabe jarraizten duten emakumeak.
hiru emanaldi egitea erabaki dugu: 10:00etan, 18:00etan eta 20:00etan
Dokumental hori ikusi ondoren, solasaldi bat egingo dugu. CIINPIren aldetik (Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroa), Izaskun Moyua eta Arantza Madariaga egongo dira. Mota ezberdinetako indarkerien biktimak ere egongo dira gure artean, dokumentalan agertzen direnak.