Abotsanitz

Euskara

Abotsanitz Hondarribia eta Irungo hiri hondakin solidoen kudeaketaren aurrean

Gure kezka eta ezinegona adierazi behar dugu gaur egun Txingudiko mankomunitateak duen jarrera eta egiten duen jardunarengatik Hiri Hondakin Solidoen kudeaketari dagokionean.

Abotsanitzetik  behin eta berriz eskatzen ari gara, Txingudiko mankomunitateak, gai honi lotuta, bestelako jarrera bat har dezan, baina gaurdaino, ez dugu ganorazko jarrera eta erantzunik jaso.

Haur parkeetako zaborrontziak

zakarontziaAbotsanitzek Hiri Hondakin Solidoak berziklatzeko ematen diren urratsak begi onez ikusten ditu.

Dena dela arriduraz ikusi dugu berriki Hondarribiko haur parkeetan ontzi arinak jasotzeko jarri diren edukiontziaren harira, Mankomunitate eta Udalaren eskutik eman den propaganda saioa. Txingudiko Zerbitzuak S.A.ko gerentea buru eta mankomunitateko presidente orde eta Hondarribiko alkateak ezohikotzat, berezitzat edo ta izugarrizko jauzia eman izan balute bezala kaleratu dute berria. Gure inguruko herri desberdinetan urteak daramatzate Kaleko edukiontziak bere osotasunean sailkagarriak izaten eta hala izan behar dela uste dugu (organikoa, ontzi arinak,papera,errefusa). Horrela eskatu izan du Abotsanitzek mankomuniteteko batzar desberdinetan eta Hondarribiko udalaren urteko aurrekontuetan ere. Gure proposamena behin eta berriro baztertua izan delarik.

Abotsanitz Herri Batzarrak Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta

cartelAbotsanitz Herri Batzarrak Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, hausnarketa egin nahi izan du.

Lehenik, gogora ekartzen du egun honen izan-arrazoia Emakume Langilearen aldarrikapenetatik datorrela. XX. mendetik datorren aldarrikapena da emakumeek lan mundura eta gizartera jauzi egiteko zituzten zailtasun eta trabak gainditzeko asmoz. Honen aurretik baina, mendeetako borrokak ere izan dira, emakumeak dagokion lekua, gizonaren parekoa, gizarte honetan izan dezan, etab.

Orriak

RSS - Abotsanitz-rako harpidetza egin