Afrika

Euskara

Afrika askatu kolonialismoa suntsituz

ÁfricaAmankomunak.- Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurketak, bahiketak, eragozpen burukratikoak eta baita ere lagunak eta irriparrak aurkituko dituzte. Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik itoko dira, haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko dira igerilari txurien begirada harritupean.

Afrika askatu kolonialismoa suntsituz!

Data: 
Larunbata, Otsaila 23, 2019 - 10:00 -tik Igandea, Otsaila 24, 2019 - 18:00 -ra
Non: 
San Juan Plaza eta Lakaxita
Antolatzen du : 
Aman komunak!

Amankomunak Irun kartelaAfrikarren ihesaldi masiboa ematen ari da. Ehundaka lagunek bizitza arriskuan jartzen dute egunero Europara sartzen saiatzeko. Horietako asko bidean hiltzen dira.

Maitatzea ez da delitua. Gure borroka African. Amnisty Internazionalak antolatuko erakusketa Irunera heldu da

Data: 
Osteguna, Iraila 15, 2016 - 20:00 -tik Larunbata, Iraila 24, 2016 - 23:00 -ra
Non: 
Kabigorrin, Peña kalea, Irun
Antolatzen du : 
Amnisty Internazionala

amarnoesdelito.pngErakusketak Afrikako LGTBI komunitatearen aldeko giza eskubideak defendatzen duten aktibista eta herritarren borroka erakusten du.

27 argazki eta atariko xaflak osatzen duen bilduma Irungo Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan ikusgai egongo da Irailaren 15tik 24era, ostegunetik larunbatera, arratsaldeko 7tik Aurrera.

RSS - Afrika-rako harpidetza egin