AHT gelditu! Elkarlana

Euskara

Xahuketa gehiago ez! Herritarrok erabaki! AHT Gelditu Orain! Manifestua

kartela8 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan.

Proiektu hau inposatu nahian ari direnek ez digute esaten zenbat diru gastatu duten orain arte eta ez dakite zenbat gehiago beharko den aurrerantzean, ezta noiz amaituko dituzten lanak ere. Gero eta zalantza gehiago Euskal Herrian sekula eginiko inbertsio handienaren gainean, bultzatzaile burugogorrei errealitatea ikusten uzten ez diena: Paris eta Madrilekin loturarik ez dauka eta, gainera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean aurrikusitako denborak gero eta handiagoak dira, autoen edo autobusen ia parean egoteraino. Maila bereko zentzugabekeria ikusi dezakegu Nafarroan, inondik inora ez doan AHTa eraikitzen ari baitira, Aragoirekin eta EAErekin loturarik ez duena.

AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektuari alegazioak

AHT gelditu! Elkarlana.- Espainiako Sustapen Ministerioak AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektua informazio publikora atera du eta apirilaren 14ra bitarte jarri du alegazioak aurkezteko epea. Hori dela eta, pertsona eta talde guztiei egitasmo hori zalantzan jartzeko eta geldi dadin exijitzeko prestatu ditugun alegazioak helarazi eta horiek izenpetzeko eskatzen dizuegu (alegazioak atxikita doaz).

Orriak

RSS - AHT gelditu! Elkarlana-rako harpidetza egin