Aiza!

Euskara

Kalean da ‘Aiza!’-ren zortzigarrena

imagen

Abotsanitz.- Abotsanitz Herri Batzarrak kaleratzen duen Aiza! aldizkariaren zortzigarren zenbakia kalean da. Beste gai askoren artean, Goikoerrotako azken errotariekin eginiko elkarrizketa, bi arkitektok pandemiaren inguruan egiten duten hausnarketa, Bertsolaritza Hondarribian serieko atalean Fernando Artola Bordari-ri eskainitakoa, Mikel Sarriegik Butterfly effect antzezlanari buruz idatzitakoa, edota kolaboratzaile berrien ekarpenak aurkituko dituzue azken zenbaki honetan.

Kalean da 7. Aiza!, orain arteko parte hartzaileena

Ezinbestean, koronabirusa da 7. ‘Aiza!’ aldizkariko gai nagusiaAIZA! aldizkariaren 7. zenbakia aurkeztu dugu gaur. Aurreko zenbakien helburu eta filosofiari eusten badio ere, nolabaiteko jauzia eman du zazpigarren zenbaki honek, batez ere kolaboratzaile kopurua kontuan izanik. 2016an argitaratu genuen lehen zenbakia eta dagoeneko 50 kolaboratzaile baino gehiagok jarri dute euren aletxoa. Azken zenbaki honetan hogei lagunek parte hartu dute, aldizkariko lan taldeko kideez gain.

RSS - Aiza!-rako harpidetza egin