Alternatiben Herria

Euskara

Klimaren aldeko mobilizazio orokorra, urriaren 6 eta 7an, Baionan

Alternatiba Itzulia, Europako 5 Estatutako 200 lurraldetako alternatibak lotzeko, 4 hilabeteko bidaia egin ondoren, Baionan bururatuko da urriaren 6an, larunbatarekin, elkarretaratze masibo batekin, igandean, urriaren 7an iraganen den Alternatiba, alternatiben Herri handia aitzin!

Ekainaren 2an Alternatiben Herria Iruñan

Data: 
Larunbata, Ekaina 2, 2018 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Iruña

Orain bai, egun gutxi batzuk baino ez dira falta ekainaren 2rako eta aurrez eta harro esan dezakegu Alternatiben Herria egun mundiala izanen dela Iruñean! Mila esker, benetan, prozesu luze honetan era batean edo bestean zuen ekarpena egiten ari zareten guztioi.

Alternatiben Herriaren aurkezpen-bira

Alternatiben Herrira prestatzeko azken txanpan sartu gara eta eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen elkartea edo proiektua bezalakoei esker aterako delako aurrera proiektu hau. Euskal Herrian dauden alternatiben erakuslehio eta topagune izan nahi du ekainaren 2ko Alternatiben Herriak eta, horregatik garrantzitsua ikusten dugu proiektu bakoitzak bere lekua izatea.

RSS - Alternatiben Herria-rako harpidetza egin