Amnistiaren aldeko mugimendua

Euskara

Gose greban dagoen Txikitoren aldeko kontzentrazioa

Data: 
Asteazkena, Ekaina 7, 2017 - 19:30
Non: 
Donostiako Boulevard

Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoak gose greba mugagabeari ekin zion maiatzaren 28an, bere hurkoek Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari baieztatu diotenaren arabera. Gose grebarekin batera, Txikitok itxialdia ere hasi du eta patioko orduei uko egigo die.

Ekainaren 24an Bilbon burutuko den amnistiaren aldeko manifestaziora joateko Irundik autobusa antolatu da

Irundik ekainaren 24an Bilbon burutuko den amnistiaren aldeko manifestaziora autobusez joateko aukera egongo da.

Autobusa Bixeratik 14:30ean aterako da eta 10€ balio du (ikasle eta langabetuak: 7€)

AAM-ak Donostiako Antiguo auzoko jaietan bere mugimenduko hainbat militantak erasotuak izan dirala salatu du

Gaur hemen elkartu gara, lehengo astean, gure mugimenduko gazteek eta euren inguru hurbilekoek jasotako eraso koldarra eta egoera honetara iritsi aurretik, 2015 geroztik, Antiguo auzoan Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek jasan dituzten mehatxu, boikot, eta beste hainbat jarrera nazkagarri salatzeko eta argitzeko, hauek gure kideak auzo eta hainbat esparrutatik baztertzeko asmotan egin dira.

Euskal preso politikoen aldeko bi manifestazio izango dira larunbata hontan Bilbon

Lehenengoa, SAREk deituta, 17:30ean La Casillatik aterako da, "Euskal presoak Euskal Herrira - derechos humanos, resolución, paz" "#SalatzenDut" lemapean.

Bigarrena, Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatu du eta 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik (Unamuno udalarentzat) aterako da "Amnistia ta Askatasuna - borroka da bide bakarra" lemapean.

Orriak

RSS - Amnistiaren aldeko mugimendua-rako harpidetza egin