Antxeta Irratia

Gaztelera

Antxetako programazioaren aurkezpen bestatxoa azaroaren 7an

Data: 
Astelehena, Urria 7, 2013 - 19:30
Non: 
Kabigorrin
Antolatzen du : 
Antxeta Irratia

programazioaAntxeta Irratiak aurtengo programazioaren aurkezpena eginen du azaroaren 7an, Irungo Kabigorri tabernan, 19:30etan.

Bertso saio baten bueltan, irratiko laguntzaile guztiak batzea da gure asmoa.

Asko zarete egunerokoan, bestelako komunikazio eta komunikabideen alde lan egiten duzuenak, eta hori bera ospatzea da xedea.

Amapola Morean MIREN GAZTAÑAGA 20:00etan Antxetan

Data: 
Osteguna, Urria 17, 2013 - 20:00 -tik Ostirala, Urria 18, 2013 - 19:55 -ra
Non: 
Antxeta Irratian
Antolatzen du : 
Amapola Morea

argazkiaMiren Gaztañaga Irundarra da gaurko Amapola Morea 20:00etan Antxeta eta Oiartzun irratietan.

Euskal Herriko emakume sortzaileen tartea, izan dantzari ala okin. 

Guk ere badugula zer esana!

Betti Gotti, Gehitu, Antxeta Irratia eta Harri Beltza elkateak elkarlanean 1600 preserbatibo banatu dituzte

argazkia

Antxeta Irratiak 1600 kondoi banatu ditu Irungo bestetako herri bazkarian. Honen bidez,gazte eta nerabeen artean sexu harrenan osasuntsu eta arriskurik gabaekoak, seguruak alegiak, sustatzea bultzatu nahi dugu, irrati elkarte gisa.

Antxeta Irratiak, HIESA eta GIB gaixotasunen prebentziorako kanpainia bat jarri du martxan, Irungo San Pedro eta San Martzial besten hasierarekin. Hala, 1600 kondoi banatu dituzte, Irungo Ficoba erakustazokan antolatutako herri bazkarian. Ekimena, "Xingola Gorria" izenburua duen proiektuaren barruan kokatzen da, proiektu honen bitartez, HIESA eta GIB gaixotasunen inguruko informazioa eta prebentziorako ekintzak aurreikusten ditu. Kanpainaren lehen epean, Irun,Hondarribia,Hendaia,Pausu eta Biriatuko herriko bestetan kondoiak banatuko dituzte, gazte eta nerabeen artean bereziki. 2013ko abenduan aldiz, HIESAren kontrako hilabetea burutuko du Antxeta Irratiak. Irratsaio bereziak, hitzaldiak eta bestelako aktibitateak izango dira.

Irrati Komunitarioen Europako II. Topaketak

foto

Bigarren aldiz antolatzen ditu Irrati Komunitarioen Jardunaldiak Antxeta Irratiak, Europa Mailako beste Irrati Komunitarioekin burutzen dituen proiektu ezberdinak baliatuz. Duela bi urte burutu zen lehena; 2006ean hasi zen Antxeta Irratia AMARC Mundu mailako irrati komunitarioen elkartearen barnean lan egiten.

Orriak

RSS - Antxeta Irratia-rako harpidetza egin