Ara!Gorputz

Euskara

Iametzak eta Ara!Gorputz-ek zikloan, hilerokoaren ezagutza eta jarraipenerako Web aplikazioa kaleratu dute

irudia

Iametzak eta Ara!Gorputz.- Aplikazioa euskara hutsean dago eta hilerokoari buruzko informazioa biltzeaz gain, norberaren zikloaren jarraipena egin ahal izateko funtzionalitateak txertatzen ditu. Bertan biltzen diren datuak ¡ikerketa feminista helburuekin soilik erabiliko direla ziurtatzen eta bermatzen dute egileek. Aplikazioa hilerokoaren ikuspegi feminista batetik eraikia izan da.

Ara!Gorputz: "Kapitalismo neoliberala zein ekonomia feminista aztertzen ditugu"

Ara!Gorputz

Ekonomia sozial eta eraldatzailea jorratzen dugun Eraldatuz tarte honetan, gaurkoan Ara!Gorputz taldeko kidea den Ione Fernandez izanen dugu gurekin. Izan ere, Mundu Bat taldearekin batera, Ekonomia Feminista Eskolatxoa burutzen ari baita Ione, Enara Iruretagoiena kidearekin batera Oiartzungo Asanblada Feministarekin elkarlanean. Gaia bera mardula izateaz gain, badu nobedatetik… Euskaraz egiten den lehen Ekonomia Feminista Eskolatxoa baita.

RSS - Ara!Gorputz-rako harpidetza egin