Artiako Lagunak taldeak ezkien mozketa geldiaraztea lortu du
- Gehiago irakurriArtiako Lagunak taldeak ezkien mozketa geldiaraztea lortu du -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 393 irakurketak
- Castellano
Lerro hauen bitartez, Irungo EH Bildu osatzen dugunok jakinarazi nahi dugu pozez hartzen dugula atzo Irungo udalak Artiako ezkien gainean ezagutzera eman zuen berria.
Hala eta guztiz ere, faltan botatzen dugu prozesu osoaren nondik norakoak azaldu ez izana. COVID19ko egoera eman baino lehen, Irungo udalak ezki horiek mozteko agindua emanda zuen. Zegoen txosten tekniko bakarrak moztea alternatiba bakarra zela zioen, beraz, ez zegoen ezer egiterik. Baina erabaki hori mahai gainean egonda, auzolagun talde bat sortu zen zuhaitz hauen defentsan.
Irungo Artiako Lagunak-Amigos de Artia taldeak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu zuen ekainaren Gan, larunbatean. Ospakizuna arratsaldeko 18:00etan hasi zen, Arenas Carrilloren autobus geltokiaren atzeko belardian, Irungo Udalak moztu nahi duen ezki-ilararen aurrean. Ezkiek auzoarentzat duten garrantzia azaldu zuen auzokide batek.
Zuhaitz gazte bat landatuko dugu bihar Artia auzoan. Umeek ureztatuko dute, eta beraiek izango dira zuhaitz honen emankortasunaren lekuko: kimuek, haziek, loreek, adaskek, hostoek, enborrak eta euren artean biziko diren ehundaka espezie sasoian-sasoiko itxura eskainiko dute, edertasunaren aurpegi ezberdinak erakutsiz, etengabeko eraldaketan.
Artiako Lagunak auzo taldeak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko du ekainaren 6an, larunbatean, 18:00etan, Artia auzoko Arenas Carrillo autobus geltokian, Azken Portun Elkartasun Zuhaitza landatuz .
Ospakizuna arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Arenas Carrillo autobus geltokiaren atzean, Irungo Udalak mozteko asmoa duen zuhaitz ilararen aurrean. Ekimen sinbolikoa izango da, eta Irungo, Hendaiako eta Hondarribiko auzoetako lurrez landatuko da Elkartasun Zuhaitza.Artiako lagunak etortzen direnei beren auzo, baratza eta lorategietako lurra ekartzera gonbidatzen ditu.
Artiako Lagunak-Amigos de Artia auzo-plataformak hainbat talderen babesarekin kexa-eskaera bat aurkeztu dio Arartekoari, Juan Thalamas Labandibar/Gl-636 kalean bi fasetako zuhaitz ¡lara bat moztu nahi duelako. Lehenengoa 2020rako onartu da, eta 51 zuhaitz moztuko dira (45 ezki, bi akazia faltsu, 3 astigar eta prunus bat), eta, itxura guztien arabera, bigarren fasean 2021erako egingo da, gainerako 51 ezkiak moztuz.