Artiako Lagunak

Euskara

Artiako Lagunak-Amigos de Artia taldea Irungo udalarekin bilduko da

47 zuhaitzen mozketa IrunenArtiako Lagunak-Amigos de Artia ohartarazten du Jon Ugarte Hirigintza zinegotziak hitzordua eman ziela astearterako, martxoaren 17an, 13:00etan. Skype-n biltzeko gonbidapena bidali diote aurrez aurre bilera ezin badute egin Coronavirusa dela eta.

Artiako lagunak 500 sinaduretara iritsi dira

47 zuhaitzen mozketa Irunen500 sinadura lortu ditugu! Mila esker zuen sinadura eta laguntzagatik.

Artiako lagunak-Amigos de Artia.- Berriak ditugu: Jon Ugarte, Irungo udaletxeko Hirigintza, Garapen Jasangarria, Mugikortasuna, Bide Publikoa, Obrak eta Udaltzaingoko Batzorde Infomatiboko kide eta zinegotziak oraingo eskaileren lanetatik Azken Portu kiroldegiko eskailera elektrikoetaraino dauden 55 ezkiak ez dituztela moztuko ziurtatu digu. Halaber, datozen egunetan 47 ezkiak moztea justifikatzen duen txosten teknikoa erakutsiko digula ziurtatu digu. Txostena entregatzen denean, teknikari batekin aztertuko dugu eta gure proposamenak egingo ditugu bilkura batean.

Artiako Lagunak-Amigos de Artia taldeak irundar guztiei zuhaitz guztien mozketa geldiarazteko sinatzera deitzen die

47 zuhaitzen mozketa Irunen Irungo Artiako Lagunak-Amigos de Artia taldeak change.org plataforman 109 ezkiren mozketa bi fasetan ekiditeko sinadura bilketa hasi du. 47 zuhaitzen mozketaren lehenengo fasea onartu du udalak. Halaber, kalean ere ibiliko dira sinadurak biltzen.

Orriak

RSS - Artiako Lagunak-rako harpidetza egin