Irungo EH Bilduk urteko lehenengo herri batzarra egingo du martxoaren 29an, asteartearekin, arratsaldeko 19:00etan. Bilkura Palmera Montero guneko 2.aretoan egingo da, eta bertan egungo egoera politikoa azaldu eta aztertuko da eta 2023ko udal eta foru hauteskundeetarako prozesuaren nondik-norakoak aurkeztuko dira.
Irungo EH Bilduk Herri Batzarra egingo du datorren asteazkenean, urriak 9, arratsaldeko 19:00etan Oiasso museoan.
Herri Batzarrean, kurtso politiko berriak Irunen dituen erronkak azalduko dira. Mertxe Aizpurua (EH Bilduren diputatu eta bozeramailea Kongresuan) izango da Herri Batzarreko gonbidatua, eta solasaldia burutuko da berarekin.
Batzarra irekia izango da eta Irungo EH Bilduk parte hartzeko deia luzatzen du.
Kaleratzeei Stop Desahucios Bidasoak datorren ASTEAZKENERAKO, EKAINAK 18, Hondarribiko Zuloaga Etxean Asanblada irekia egiteko deialdia egiten du, pudaleko plenaon duela gutxi onartutako Hondarribiako Plan Orokorrari buruzko informazioa eman eta eztabaidatzeko.
Bizi dugun krisi momentuan, ekonimi zein balore mailan, gure Udalak 3000 etxebizitza berri eraikitzeko plana sustatu eta onartu nahi du. Etxebizitza hauetatik kantitate oso txiki bat bideratuko da VPO-ra, eta alokatze sozialetara bat ere ez.