Aske Izateko

Euskara

Gizarte prestazioetan murrizketarik ez!

Duela gutxi jakin berri dugu Jaurlaritzako Enplegu eta Politika Sozialen ahokulari den Beatriz Artozabalen ahotik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (gaztelaniazko RGI) murriztu egingo dutela. Ez omen da murrizketa, prestazioaren zenbatekoa zehazteko erreferentziaren aldaketa baino. Lanbidearteko Gutxieneko Soldata izan beharrean, Kontsumoko Prezioen Indizea izatea planteatzen dute. Baina mozorrotutako murrizketa bat da, izan ere, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari lotuta, honen aurtengo %8ko igoera aplikatu beharko liokete eta. Aldaketarekin, ordea, %1,5. Askoz gutxiago. Prestazioa behar dugun guztioi lapurreta bat da, finean.

RSS - Aske Izateko-rako harpidetza egin