Askekintza

Euskara

Zezenketekin bukatzearen aldeko manifestazioa Donostian

Data: 
Asteazkena, Abuztua 14, 2019 - 18:00 -tik Osteguna, Abuztua 15, 2019 - 17:55 -ra
Non: 
Donostiako Bulebarrea
Antolatzen du : 
Donostia Antitaurina Orain, Askekintza eta Eguzki

Cartel contra las corridas de toros en Donostia, agosto 2019Abuztuaren 14an egingo den manifestazio antotaurinoan parte hartzeko deia

Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik.- Eneko Goiaren udal gobernuak zezenketak berrezarri zituen. Horren ondorioz, aurreko legealdia Illunben zezenak hiltzen hasi zen, eta, zoritxarrez, legealdi berria ere horrelaxe hasiko da, alkateak eman zuen hitza jan egin duelako. Izan ere, donostiarrok zezenketen inguruan dugun iritzia errespetatzeko hitza eman zuen, baina, donostiar gehien-gehienok udal instalazioak zezenketak egiteko erabiltzearen kontra gaudela konstatatu duenean, ez du bete, eta zezenketak sustatzen jarraitu eta jarraitzen du.

Animalien askapen mugimenduari errepresioaz hitzaldia antolatu du Askekintzak

Erresuma Batuko eta AEBtako Stop Huntington Animal Cruelty (SHAC) kanpaina historikoan parte hartu zuten aktibistek Erresuma Batuko Estatuaren eskutik ERREPRESIOA jasaten ari dira. Horren inguruan hitzaldi bikoitza antolatu du Askekintzak. Hurrengo ostegunean, hilak 4, EHUko Donostiako kanpusean izango da goizean, eta arratsaldean, Zarauzko jantoki beganoan.

SHACek erakutsi diguna

Festetan animaliak esplotatzen jarraitzen dela salatzen du Askekintzak

Atzoko egunez Martuteneko Auzoko jaiak bukatu ziren, Donostialdeko azkenak. Bertan animaliak erabili ziren, haien nahiak errespetatu gabe, entretenimendurako zein jateko. Hauek inguruko herrialdetan gertatu direnaren adierazle garbia besterik ez dira.

Animalien erabilpenik gabeko festen aldeko kanpainaren amaiera

Askekintza Liberacción Animalista.- 2014ko udaran, lehen aldiz, Askekintza Animalistatik FESTAK OSPATU ANIMALIAK ASKATU izeneko Gipuzkoa mailako kanpaina burutu dugu. Gure helburua herritarrak Animalien Eskubideak errespetatzen dituzten festa eredu baten beharraz  kontzientzia izan da.

RSS - Askekintza-rako harpidetza egin