azaroak 25

Euskara

Neska gazteok batu eta askatu gaitezen!

Gizartearen funtsa ulertzeko, gizon eta emakumeen arteko harremanak ulertu behar direla esan zuen behin Angela Davisek. Esaldi horri tiraka, ezinbestekoa da gaurko egunean azaleko irakurketetatik atera eta putzu sakon eta beltzean igeri egitea. Azaroak 25, emakumeonganako indarkeriaren aurkako eguna dugu, egun bat gehiago, patriarkatuak egunero-egunero zapaltzen baikaitu.

Irungo EH Bilduk azaroaren 25eko adierazpena berdintasun lan batzordean eztabaidatzea eskatzen du

Azaroaren 25a gerturatzen den honetan, Irungo EH Bildutik azken urteetan egin izan dugun bezala, eskaera bat luzatu diogu udal gobernuari eta horretaz gain gure adierazpen instituzional proposamena aurkeztu dugu eztabaidatua izan dadin.

Emakumeei zuzendutako biolentziaren kontrako nazioarteko egunaren aurrean, Hondarribiko Udalari zuzendutako EH Bilduren eskaera

Azaroak 25 dela eta, “Emakumeei zuzendutako biolentziaren kontrako nazioarteko eguna”, Euskal Herria Bildutik ezinbestekotzat jotzen dugu esparru politikoan zein herritarren artean eman beharreko adostasuna eta konpromisoa gauzatzea, biolentzia matxistarik gabeko bizitzaren espazio komunak lortu asmoz.

Azaroaren 25eko testuinguruan Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformaren manifestua

Emakumeon kontrako indarkeriak ez du etenik, oraindik ere, esparru eta era anitzean emandako milaka eraso jasaten baititugu emakumeok. Baina egun bizi dugun krisi ekonomiko soziala ezaugarritzen duen prekarietateak; langileena, zerbitzuena, balioena, e.a. arduratzen gaitu. Krisi honen eraginez, langileok bizi dugun prekarietatea hazten doa eta zer esanik ez emakumeona.

RSS - azaroak 25-rako harpidetza egin