Bacaladera

Euskara

La Bacaladera enpresako aktiboen erosketarako eskaintza berria

ELA Sindikatua.- Hilabeteak pasa dira Irungo La Bacaladera enpresa hartzekodunen lehiaketan sartu zela. Ia esperantza guztiak galduta genituen berriz ere ekintza aktibatuko lukeen proiektu bat egoteari zegokionean, baina badirudi aukera hori bizirik dagoela oraindik ere.

Irungo ekonomiaren erorketa

Irungo EH Bildu.- Bakaladeren itxiera gerta daitekeela jakiteak, lekuko ekonomiarentzat beste kolpe larri bat izan da, gure alkateak erakusten duen garaipen kutsutik hurrun, ezer ezera eramaten gaituena.

Aduanak duela 30 urte baina gehiago itxi ziren, eta Irunek oraindik ez du bere Ipar ekonomikoa aurkitu. Nora ezean dabil perspektiba duen proiekturik gabe eta lekuko ekonomia bideratuko duen lidergotzarik gabe.

Irungo "La Bacaladera" enpresaren itxiera salatu du ELAk

fotoela.eus.- Abuztuaren 31ean, Irungo La Bacaladera enpresako prozesu konkurtsala gestionatzen duten administratzaileek enpresaren likidazioa planteatzeko erabakia jakin arazi zien langileei.

ELA sindikatutik gure gaitzespena adierazi nahi dugu erabaki honen aurrean, izan ere 50 familia baina gehiago kalean geratuko dira dagoeneko krisi honek bortizki zigortu duen hiri batean. Ez dugu ahaztu behar Irungo zonaldea desenplegu tasa eta prekarizazioa gehien igo den Gipuzkoako eskualdeetako bat dela.

RSS - Bacaladera-rako harpidetza egin