Bertso saioa

Euskara

Kabigorriko bertso-gauak, bosgarren urtez jarraian

2017-2018 ikasturtean ere izango dira Kabigorriko bertso-gauak, Irunabarrek eta Kabigorrik elkarlanean antolatuta, bosgarren urtez jarraian. Orain arte bezala, hileko lehen ostegunean izango dira saioak (jai-egunak direla eta, salbuespenak salbuespen), 19:30etan hasita. 36 bertso-saio antolatu ditugu honezkero, 2013ko urrian hasi ginenetik, eta dena ongi bidean, 45 saio izango dira 2018 urteko ikastaro amaieran guztira antolatutakoak.

Moskuko jaietako bertso saioak

Irunabarrek Moskuko jaiekin bat egin izan du beti, eta baita azken urteetan bertso-saioen antolakuntzan esku-kolpe bat eman ere. Aurtengoan, honakoak prestatu ditugu jaietako antolatzaileekin elkarlanean:
 - Abuztuak 19, larunbata:
     · Herri-bazkaria eta gero, bertso-poteoa. Bertsolariak: Manu Goiogana eta Eneko Abasolo "Abarkas".

 - Abuztuak 20, igandea:

Ekainaren 1ean, ikasturteko azken bertso-gaua: Txingudi I VS. Txingudi II

Data: 
Osteguna, Ekaina 1, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Bereziak izaten dira ikasturte amaierako bertso gauak, ezbairik gabe, eta berezia izan nahi du aurtengoak ere. Gipuzkoako Herriartekoan ibili dira  Txingudi I eta Txingudi II taldeak, beste 34 talde gehiagorekin lehian, baina lehen aldiz igoko dira bi taldeak batera oholtzara, jendeaurrean. Batera oholtzaratu? Aurrez aurre jarri? Nork daki?

Ostegun honetan maiatzeko Kabigorriko bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Maiatza 4, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Ostegun honetan izango da ikasturteko azken-aurreko bertso-gaua. Bertan Andoni Zelaia, Juan Mari Lopez, Manolo Arozena eta Iñaki Zelaia bertsolariak kantuan aditzeko aukera edukiko dugu. Lau bertsolariei gaiak jartzen eta saio aurkezten, aldiz, Urko Casado ariko da, Txingudiko bertso-eskolako kide astigartarra. Bat-bateko saio aurreko bertso-jarriak Egoitz Zelaiaren eskutik helduko zaizkigu.

19:30etatik aurrera izango da saioa.

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa: martxoaren 10ean, Txingudi I vs Erniarraitz 2 Azkoitian eta Txingudi II vs Puntuka Andoainen

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa: martxoaren 10ean, Txingudi I vs Erniarraitz 2 Azkoitian eta Txingudi II vs Puntuka Andoainen

Honezkero jakingo duzun moduan, Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketan buru-belarri murgilduta dabiltza gure eskualdeko bertsolariak azken asteotan, eta larunbata honetan, Martxoak 10, bi hitzordu ditugu txinguditarrok:

Ostegunean Kabigorriko martxoko bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Martxoa 2, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Bihar bertan (martxoaren 2an, ostegunarekin) izango dugu Kabigorriko martxoko bertso-gaua. Abel Zabala irundarra, Izarne Zelaia donostiarra, Eneko Fernandez lesakarra eta Xabi Maia elizondoarra ariko dira bertso kantuan, Aitor Errazkin irundarraren aginduetara.

Bat-bateko saio aurretik, Xabier Isasi Txingudiko bertso-tailerreko kideak jarritako bertsoak aditzeko aukera izango dugu.

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa: Txingudi II vs Ebie ai do (Goierri) larunbatean

Data: 
Larunbata, Otsaila 18, 2017 - 19:00 -tik Igandea, Otsaila 19, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Irungo Mendizaleak Elkartea (Larretxipi kalea)

Datorren larunbatean izango da Gipuzkoako Herriartekoa dela eta eskualdeko lehendabiziko bertso-zita, 2017ko otsailaren 18an, hain zuzen ere. "Txingudi II" eta “Ebie ai do”(Beasain, Ordizia, Zaldibia eta Legorreta) taldeak ariko dira buruz buru, Irungo Mendizaleak Elkarteak Larretxipi kalean duen lokalean (Zokueta jatetxea zena).

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doan izango da.

Orriak

RSS - Bertso saioa-rako harpidetza egin