Bidasoa bizirik

Euskara

Hasi da Bidasoa Biziriken HLKP-ko ikastaro berri bat

foto

16-18 urte arteko 45 gazte hasiko dira aurten Lanbide Gaitasuna Aitortzeko Diploma eta DBHko titulua lortzeko aukera emango dieten ikastaro berriak egiten 

Derrigorrezko ikasketak amaitu ez dituzten Bidasoa Eskualdeko gazteek lan merkatuan txertatzeko eta DBHko titulua lortzeko aukera dute,  Bidasoa biziriken Enplegu eta gizarte berrikuntza sailak kudeatzen duen Hasierako Lanbide Kualifikazio Programaren bidez (HLKP). 

Programa honen helburu nagusiak ikasleak lanbideratzea da, tailerretan-eta praktikan eginez ikasle horiei lan mundua ezagutzeko aukera ematea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gainditu gabe dituzten irakasgaiak gainditzen jarraitzen duten bitartean, horrela DBHko graduatu titulua lortu ahal izateko.

Gizarte sareei eta enplegua bilatzeari buruzko II. astea

Data: 
Astelehena, Urria 14, 2013 - 17:30 -tik Larunbata, Urria 19, 2013 - 12:55 -ra
Non: 
El Espazio, Anaka
Antolatzen du : 
Bidasoa Bizirik

logotipo

Irun Ekintzan Irungo Garapen Ekonomikoaren Eta Enpleguren Aldeko Itunak  antolatutako ekintzak. http://www.irun.org/irunekintzan

El Espazio: Aholkularitza juridikoa atzerritartasunaren gaian

Data: 
Asteazkena, Urria 16, 2013 - 16:00 -tik Osteguna, Urria 17, 2013 - 18:55 -ra
Non: 
El Espazio, Anaka
Antolatzen du : 
Bidasoa Bizirik

logotipo

Tailer honetan egoera administratiboa erregularizatzeko lotuta dauden gai guztiak ezagutuko dituzu (lan egiteko baimenak, familia batzeak eta abar).

“Gai” orokor batzuei buruzko informazioa emango da, baita tramiteak egiteko bitartekoei buruzkoa ere.

Irakaslea: Adiskidetuak

DOAKO TAILERRAK! TOKI MUGATUA AURRETIKO HITZORDURIK GABEKO AHOLKULARITZA! Izena eman jardueretan hauetan: http://www.elespazio.com edo elespazio@bidasoa-activa.com Edo telefonoz: 943-633160/

Nola lortu enpresa zerrendak enplegua bilatzeko

Data: 
Ostirala, Urria 4, 2013 - 10:30 -tik Larunbata, Urria 5, 2013 - 13:55 -ra
Non: 
El Espazio
Antolatzen du : 
Bidasoa Bizirik

logo

Ba al dakizu zeintzuk diren enpresa direktorio erabilgarrienak zure hautagaitzak bidaltzeko?

Tailer honetan enpresa direktorioak, enpresa katalogoak bilatzen irakatsiko dizugu; gainera, eskauldeko behatoki kartografikoak ezagutu ahalko dituzu; www.erabat.net eta www.bidasoa-sudpaysbasque.com.

www.elespazio.com elespazio@bidasoa-activa.com 943-633160

Bidasoa Bizirikeko El Espaziok eta Adiskidetua elkarteak bat egin dute aholkularitza eskaintzeko atzerritartasunaren gaian

logotipo

Gaur arratsaldeko 4etan, informazio solasaldia izango da azaltzeko Adiskidetuak elkarteak Bidasoa Bizirikeko El Espazion, datorren hiruhilekoan,  hamabostean behin emango duen zerbitzua zertan datzan azaltzeko.  (Anaka k. 27. zk.)

“Atzerritartasunaren gaiari buruzko aholkularitza juridikoa” izeneko tailerra da. Oro har, egoera administratiboa Espainian erregularizatzeko, bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berritzeko, familiak elkartzeko (nazionaltasuna, bitartekoak eta abar)  egin behar diren tramiteekin lotuta dauden kontu guztiei buruzko informazioa emango da.

Orriak

RSS - Bidasoa bizirik-rako harpidetza egin