Bidasoko Asanblada Feminista

Euskara

Elkarretaratzea azken eraso matxista gaitzesteko

Concentracion protesta agresion. Foto: EH Bildu Bidasoko Asanblada Feministatik gure erabateko gaitzespena adierazten dugu gure herrian gertatutako eraso matxistagatik. Irungo herritarrek zero tolerantzia erakutsi behar diete horrelako jarrerei, eta ez begiratu beste alde batera.

Gure maitasun eta babes osoa bidali nahi diogu erasotuari. Ez zaude bakarrik.

Martxoaren 8an are arrazoi gehiagorekin aterako gara kaleetara, gure eskubideak norbaitek ukitzen baditu, AURREAN IZANGO GAITUELA ozen eta argi oihukatzeko.

Martxoak 8 eskualdean, "Aurrean izango gaituzuelako"

Data: 
Igandea, Martxoa 8, 2020 - 11:30
Non: 
Hendaia, Irun eta Hondarribia
Antolatzen du : 
Bidasoko Asanblada Feminista

Rueda prensa 8MBeste urte batez Bidasoako Asanblada Feminista kalera aterako da, esparru guztietan emakumeok jasaten dugun diskriminazioa salatzeko eta ikusarazteko.

2020ko martxoaren 8 honetan ez da greba orokor feministarik deitu, jaieguna denez, baina ez da su-eten bat, antolatzen jarraitzen dugu, gure borrokan jarraitzen dugu eta gero eta gehiago gara eta indartsuagoak.

Orriak

RSS - Bidasoko Asanblada Feminista-rako harpidetza egin