“Bidazi” elkartea

Euskara

“Bidazi” elkarteak diru-laguntza kanpaina abian jarri du, bere proiektuan aurrera pausoak eman ahal izateko

Zer da Bidazi?  Herritarrek herritarrentzako sortutako elkartea da Bidazi. Bidasoaldean hedatua, bertako baserritar, familia eta ekoizle ttikiak elkartzen dituena, haien osasunari garrantzia ematen diotelako eta eskualde hobe bat eraiki nahi dutelako, bertako ekonomia bultzatuz, lanpostu duinak sortuz eta lehenengo sektorea biziberrituz.
 

Hitzaldia: Meditazioa ezagutuz

Data: 
Ostirala, Otsaila 27, 2015 - 18:00
Non: 
Beralandeta (Bera)
Antolatzen du : 
Bidazi

Bidazi.- Ostiralerako planik bai?. Gu MEDITAZIOA ezagutzen hasiko gara!
 - Zer da?
 - Zertarako erabili dezaket?
 - Zein onura ditu?
 - Zein teknika daude?

Gainera...meditaziora hurbiltzeko ARIKETA PRAKTIKO TTIKI bat ere eginen dugu!

Elikadura burujabetza

Data: 
Asteartea, Urtarrila 27, 2015 - 18:00
Non: 
Irun-eko Ekocenter (Emaus)

Bidazi.- Ideia bati bizia emanez. Elikadura Burujabetzako esperientzia ekonomikoetan, bideragarritasun integraleko prozesuetarako tresna praktikoa_ izenburua duen eskuliburuaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Hau da Emaús Gizarte Fundazioak, EHNE-Bizkaiarekin lankidetzan, argitaratutako azken lana.

Akupunturari buruzko hitzaldia

Data: 
Ostirala, Urtarrila 23, 2015 - 18:30
Non: 
Beran, “Beralandeta” aretoan
Antolatzen du : 
"Bidazi" elkartea

Akupunturari buruzko informazioa:
Osasuna zaindu eta sendatzeko erabiltzen den aspaldiko teknika bat da akupuntura. Gorputzean zehar mugitzen den energian lan egiten du, puntu zehatz batzutan orratz txiki batzuk sartuz.  

RSS - “Bidazi” elkartea-rako harpidetza egin