Bideo

Gaztelera

Santano, Irungo alkateak, Alardearen gatazkaren konponbidean esku hartzeari uko egin nahi dio

ehbildu.net. martxoak 24.- Gaur Irunen emandako prentsaurrekoan, Irungo III. Berdintasunaren planetik udal gobernuak Alarde eta jai parekideen puntua desagerrarazi duela salatu du EH Bilduk.

Oinatz Mitxelena zinegotziak azaldu ditu sortutako arazoaren nondik norakoak. Berdintasunaren plana egiteko, prozesu parte-hartzailea antolatu zuen Irungo udalak, eragile sozial eta alderdi politikoekin batera. Hamalau programa biltzen zituen zirriborroa osatu zuten eta udal gobernuari helarazi zioten. Plana eztabaidatzen unea iritsi denean, berriz, JAI PAREKIDEEN PROGRAMA desagerrarazi du udal gobernuak. Hau da, Alardea mixto eta publikoaren alde egiten zuen programa inorekin hitz egin gabe desagertu da planetik.

Bideo. Bergara Garbiaren FARTSA

Eguzki Bidasoaldea.- 2013ko azaroaren 9 eta 10ean, sasi kontsulta bat gauzatu dute Bergara Garbia plataformakoek atez ateko zabor bilketa sistemaren aurka. Irregulartasun ugari izan dira galdeketan; boto delegatua eman ahal izan du edonork, Bergarakoa ez den jendeak bozkatu ahal izan du, bozka bat baino gehiago eman dituzte askok, sarritan NAN txartela erakutsi ere egin gabe... Eta, bideo honetan jasotzen den bezala, mahaiko arduradunek boto delegatuaren sinadurak faltsifikatu dituzte inongo lotsa gabe. FARTSA HUTSA IZAN DA.

RSS - Bideo-rako harpidetza egin