Irteera Donostiatik: 8:45 etan EASO plazatik
Itzulera 19 etan Donostian
Parte hartzeko, telefono honetara deitu 629271481
Mugitu!.- Atzo, asteartean, uztailaren 30an, AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailearen seigarren egunean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean esnatu gara. Añorgako Errekalde auzora abiatu gara eta bertatik Hernanira. Hantxe, AHTren lanak inguruan egiten ari diren triskantza ikusi dugu. Ehundaka urteko sagarondoen hektareak, baserrri lur eremu itzelak eta bertako baso mistoaren esparru zabalak desagertu dira hondeamakinen eraginez, basamortuari bidea emanez. Ah, ze nolako txikizioa, AHTk eta hau elikatzeko eraikitzen ari diren sub estazio elektrikoak eraginak Nork ordainduko du egiten ari diren kalte itzulgaitza?
Txirrindula martxa bat iritsiko da Iruna uztailaren 30ean eta horren harira Bidasoa Txingudiko eragilei zein norbanakoei ekimenarekin bat egiteko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Mugitu! Mugimenduak, “Lurraren alde mugitu eta eragin” lelopean antolatu du bost egunez Altsasutik Donostiara joango den AHTren aurkako txirrindula martxa.
Hainbat eragilek Abiadura Handiko Trenarekiko beraien gaitzespena erakutsi zuten ekainean Irunen eman zuten prentsaurrekoan. Bertan Bidasoaldeko Oarsoaldeko eta Donostialdeko AHTren aurkako kideek Espainako Sustapen Ministerioak zonalde honetarako iragarri duen AHTren trazaketa berria gogor salatu zuten.
Mugitu!.- Mugitu! Mugimenduak, “Lurraren alde, mugitu eta eragin!” lelopean, AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea antolatu du uztailaren 25etik abuztuaren 1era. Altsasutik uztailaren 25ean goizez abiatuko da eta astebeteko itzulian hainbat herri eta eskualde zeharkatuko ditu ekintza desberdinak antolatuz: Urbina, Legutio, Aramaio, Angiozar, Urretxu, Beasain, Zerain, Legorreta, Tolosa, Andoain, Zubieta, Zarautz, Hernani, Lezo, Irun, Orereta eta beste hainbat herritatik igaroko da Donostian amaitzeko. Irun-en 30ean uztailetik arratsaldean iritsiko da eta 31 irtengo da goizean.
IRUN · BIDASOAKO BIDE BERDEA (35 KM.)
Aurtengo KALAPIEren lehenengo txangoa maiatzaren 6an izango da, igandea.
Elkargunea: Donostiako Amarako tren geltokian elkartuko gara (Topoan). Bederatzi eta laurdenetako trena hartuko dugu (09:15). Irun-Ficoba 09:50 iristen da.
Abiatu Irungo nazioarteko zubitik abiatuko gara. Trafiko gutxiko kale batean kilometro bat inguru egin ondoren, Bidasoa ibaiaren ertzeko bidegorria hartuko dugu, eta inguruko paisaia ederra disfrutatuz egingo dugu aurrera, Bera herrira iritsi arte.