Euskara
Atzo, 19:30ean Bidasoaldeko Mugimendu Feministak kontzentrazio bat antolatu zuen San Juan plazan azken erailketa matxista eta eraso sexistak salatzeko.
Hamarnaka lagun mobilizatu ziren “Adi beste erailketa bat, alerta feminicidio” lemapean.
Moskuko jaietan hainbat eraso matxista eman direla jakin dugu, eta horregatik OSTEGUN HONETAN (abuztuak 23) 19:00-etan eraso hauek salatzeko eta sufritu dituzten emakumeei elkartasuna eta babesa adierazteko KONTZENTRAZIOA egitera deitzen dugu Moskuko plazan.