Catalunya

Euskara

Elkarretaratzea "Konponbidea. Democracia. LLibertat"

Data: 
Asteartea, Otsaila 12, 2019 - 19:00
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Gure esku dago

Cartel concentración "Soluciones, democrácia, libertad"Kataluinako buruzagi independentisten aurkako epaiketa hasiera dela eta, protesta elkarretaratzea antolatu dugu datorren astearterako, otsailak 12, 19:00tan Zabaltza plazan. Elkarretaratzea "Konponbidea. Democracia. LLibertat" lelopean burutuko da.

Elkartasunetik konpromisora, Visca la República Catalana!

Lehenik eta behin, Askapenatik, Kataluniako herri langileari gure zorionik beroena helarazi nahi diogu Kataluniako Errepublikaren aldebakarreko adierazpena aldarrikatzeagatik. Izan ere, herri katalanak azken urteotan aurrera eramandako prozesu osoa irakaspen izugarria izan da Euskal Herri langilearentzat. Determinazioaren garrantzia erakutsi diguzue, irmotasunaren garrantzia, eta helburuak erdiesteko herriaren bulkada beharrezkoa dela erakutsi diguzue. Ondorioak zeintzuk izango diren jakitun izan arren, egiten ari den bidean sinesten duen herri batek, desobedientziaren bidez, jarritako helburuak lor ditzakeela erakutsi diguzue. Horri esker ireki da 78ko erregimena hausteko aukera.

Urriak 1: erreferendum bat baino askoz gehiago

Historia egin zuten Herrialde Katalanetan, estatu espainolaren errepresio bortitzaren aurrean. Urriaren 1etik aurrera ezer ez da berdina izango. Desobedientzia zibilaren praktikaren adibide argia izan zen; instituzio eta herri mailan garatutako herri-desobedientzia masiboa.

Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko bideen inguruan

Hurrengo egunetan, asko izango dira Euskal Herritik Herrialde Katalanetara hurbilduko diren herritarrak. Era berean, asko izango dira Euskal Herrian Kataluniako erreferendumaren alde egingo diren ekimen ezberdinak. Hau ikusirik Askapenatik ekarpen internazionalista hau egin nahiko genuke:

Aski da! Atxilotuak askatu! Herrialde Katalanak aurrera!

Azken egunetan, kataluniako erreferenduma ekiditeko asmoarekin, jauzi bat egin du Espainar Estatuak. Elementu judizialak erabiltzetik, indar polizialak lehen lerroan jartzera pasa da Estatua. Papeletak, kartelak, militanteak nola kargu publikoak bahitzera pasa da.

Orriak

RSS - Catalunya-rako harpidetza egin