Dokumentala

Gaztelera

Dokumentala, La guerra empieza aquí, Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Apirila 11, 2019 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita Asanbladak eta Bidasoaldeko Ongi etorri errefuxiatuak,

Cartel de la proyección

Lakaxita Asanbladak eta Bidasoaldeko Ongi etorri errefuxiatuak, Kabigorrin apirilak 11ean atxikituta dagoen dokumentalaren emanaldia izango da. Bertan, Joseba Sanz zuzendaria egongo da.

Dokumentalaren proiekzioa: "La Desbandá" eta elkarrizketa

Data: 
Osteguna, Martxoa 28, 2019 - 19:30
Non: 
Palmera-Montero zentro zibikoan
Antolatzen du : 
Irungo Errepublikarrak “Nicolás Guerendiain”

Cartel de la proyección del documental

Malaga-Almeria arteko errepideko sarraskia, 'la desbandá'izenez ezagunagoa, milaka zibilen heriotza eragin zuen Espainiako Gerra Zibileko gertaera tragikoa da.

1937ko otsailean gertatu zen, tropa frankistak Malaga hiriaren kontra, hau da, II.Errepublika garaian langile mugimendu indartsua izateagatik nabarmentzen zen ingurunearen kontra, behin betiko erasoari ekin baino egun batzuk geroago.

Dokumentalaren proiekzioa, Ongi etorri, hilaren 21ean Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Martxoa 21, 2019 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Ongi etorri eta Lakaxita

Cartel anunciador persentación documental Ongi Etorri"Armak, gerrak eta mugetako segurtasuna, dena negozio bera" (Koldobi) delako, dokumental honen xedea da migrazioen sakoneko arrazoiei eta ondorioei migratzaile eta errefuxiatuen euren bizitzaren ikuspuntutik heltze.

Irungo emakumeak plazara! Emanaldi berri bat

Data: 
Osteguna, Otsaila 28, 2019 - 18:00 -tik Ostirala, Martxoa 1, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Amaia Kultur Zentroa
Antolatzen du : 
Parean Elkartea

Publico para ver Irungo emakumeak plazara!Atzoko arrakasta dela eta, Oiasso txiki geratu zen eta jende ugarik ezin izan zuen ‘Irungo emakumeak plazara!’ ikusi. Hau dela eta, EMANALDI BERRI BAT egingo dugu, datorren ostegunean, otsailaren 28an, 18.00tan Amaia antzokiko konferentzia aretoan.

"Irungo emakumeak plazara!" dokumentala

Data: 
Osteguna, Otsaila 21, 2019 - 19:00 -tik Ostirala, Otsaila 22, 2019 - 19:55 -ra
Non: 
Oiasso Museoa, Irun
Antolatzen du : 
Parean elkartea

Cartel presentación del Documental Irungo emakumeak plazara!Datorren otsailaren 21ean, ostegunez, 19.00tan, Parean elkarteak ‘Irungo emakumeak plazara!’ dokumentala proiektatuko dugu Oiasso museoan. Dokumentala euskaraz den arren, gaztelerazko azpitituluak izango ditu eta kontziliazioan laguntzeko asmoz, haurtxokoa egongo da.

 

"GOLDEN DAWN, a personal affair - URREZKO EGUNSENTIA, auzi pertsonal bat" dokumentalaren proiekzioa

Data: 
Osteguna, Ekaina 15, 2017 - 19:00 -tik Ostirala, Ekaina 16, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Muara, Hondarribia
Antolatzen du : 
Muara topagunea

Auzi pertsonal bat2.pngDatorren ostegunean, ekainak 15, arratsaldeko 19:00etan “GOLDEN DAWN, a personal affair – URREZKO EGUNSENTIA, auzi pertsonal bat” dokumentala proiektatuko dugu.
 
Aggeliki Korounis greziar kazetariak zuzendutako ekoizpen honetan, alderdi neonazia greziako hirugarren alderdi bozkatuena izatera bultzatu zutenen pentsamoldean barneratzen saiatzen da.
 

Irautea sortzea delako dokumentala, datorren larunbatean Hendaian

Data: 
Larunbata, Maiatza 7, 2016 - 11:00 -tik Igandea, Maiatza 8, 2016 - 10:55 -ra
Non: 
Bask Rock Cafe (9, Rue des Figuiers - Pikondo karrika, 9. Hendaia)
Antolatzen du : 
Hendaitz Gazte Asanblada

Irautea Sortzea DelakoHendaitz Gazte Asanblada.- Datorren larunbatean, maiatzak 4, goizeko 11.00etan Hendaiako Hondarraitz auzoko Bask Rock Cafe tabernan (9, Rue des Figuiers - Pikondo karrika, 9), Irautea sortzea delako dokumentala eskainiko du Hendaitz Gazte Asanbladak, eta ondoren eztabaida izango da Kortxoeneako kideek lagunduta.

Orriak

RSS - Dokumentala-rako harpidetza egin