Dokumentala: Homofobia, la represion olvidada
- Gehiago irakurriDokumentala: Homofobia, la represion olvidada -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1438 irakurketak
- Castellano
INDOMABLES, emakume libreen historia
Dokumental hau 2012an atera zuten, eta ZerikusiAk ekoitzi zuen. Mujeres Libres erakunde libertario eta feministaren historia kontatzen du. Antolakunde horren helburua zen emakumeak beren kaxa aska zitezela morrontza ankerretik. Lan bikaina egin zuen, beren kideak berak ere epel agertzen ziren arren haien borrokekiko: 1936an, jada aldizkariaren lehen alea atera zuten, "Mujeres Libres" izenburuarekin, eta horrela hasi zuten lan bikaina. Nahiz eta aurrekariak bazituzten aurreko hamarkadetan ere, aldizkari hori agertu zenetik aurrera aitortzen zaie gailurra. Gero, 1937ko abuztuan, Mujeres Libresen Federazio Nazionalaren estatuko lehen kongresua egin zen Valentzian. Antolakunde horren ondorioz, Mujeres Libres 20.000 afiliatu izatera iritsi zen.
El Retratista
1934-35. Antoni Benaiges maisu gazte kataluniarra Burgoseko Bañuelos de Bureba herrixka txikiko landa-eskolara esleitu dute. Antoniok proiektu sinple bat dauka: umeei idazten eta, horrela, benetan aske izaten irakastea.
Emakumeek Irun eta Hondarribiako Alardeetan duten parte-hartzeari buruzko dokumentala; parte-hartze horrek eragindako sentimenduak eta eztabaida aztertzen ditu. Bi herrietako festak egun bat besterik ez du irauten. Egun oso bat da istorio hau kontatzeko baliatzen den egitura. Lehen zatian, Alardea hasieratik zer den jasotzen du, bere historia, eszenaratzea, egitura, ezaugarriak. Bigarren zatiak gatazkaren hasiera eta lehen urteetan, 90eko hamarkadan, izan zuen garapena kontatzen du. Hirugarren zatia, aldiz, gaur egunean kokatzen da, 2011 eta 2012 urteetan, eta festaren orainaz eta etorkizunaz hausnartzen du. Euren bizipenak, sentsazioak eta pentsamoldeak azaltzen dituzten bi herrietako pertsonai desberdinen bidez egin da kontakizuna.
Documentala: La luna en ti
Nexkak, animatu etortzera!!
Tximeleta dokumentalaren emanaldia Irunen, azken urteetan EH herriko gazte mugimenduak izan duen bilakera islatzen duen altxorbitxia!!