Eguzki Bidasoaldea

Gaztelera

Pierre Loti bidegorria

Espátulas, garcillas y garcetas (X. Garate)

EGUZKI Bidasoaldea.- Berriro ere, harritu gabe, prentsaren bidez jakin dugu, Txingudiko naturguneen konektibitatea kontzeptupean, Bidasoako hiru hirien bizikleten eta oinezkoen arteko lotura deitzen duten bidegorriaren zati bat eraikitzeko lanak lizitatu berri dituela Eusko Jaurlaritzak. Behin eta berriz esango dugu, baina Txingudiko naturguneen benetako konektibitatea naturagune babestuaren habitaten egungo zatiketa konpontzearen ikuspegitik soilik har daiteke kontuan, haien arteko beharrezko elkarreragin ekologikoa lehengoratuz.

KBEan behar diren neurriak har daitezela eskatu dugu

imagen

EGUZKI Bidasoaldea.- Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, 2023-04-17an, eremu babestuen (KBE eta HBBE) kudeaketaren arduradunei (Aldundiari) eskatu die eraginkortasunez jardun dezatela eta eremu horien kontserbazioaren arloan indarrean dagoen legedia lehenera dezatela, oraingo honetan Txingudiko KBE-HBBEan.

Bideo. Bergara Garbiaren FARTSA

Eguzki Bidasoaldea.- 2013ko azaroaren 9 eta 10ean, sasi kontsulta bat gauzatu dute Bergara Garbia plataformakoek atez ateko zabor bilketa sistemaren aurka. Irregulartasun ugari izan dira galdeketan; boto delegatua eman ahal izan du edonork, Bergarakoa ez den jendeak bozkatu ahal izan du, bozka bat baino gehiago eman dituzte askok, sarritan NAN txartela erakutsi ere egin gabe... Eta, bideo honetan jasotzen den bezala, mahaiko arduradunek boto delegatuaren sinadurak faltsifikatu dituzte inongo lotsa gabe. FARTSA HUTSA IZAN DA.

“Txinzer” kudeaketa iluna. Jaizkibelgo putzuak: iruzurrez egindako lanak

Data: 
Osteguna, Azaroa 28, 2013 - 19:00 -tik Ostirala, Azaroa 29, 2013 - 18:55 -ra
Non: 
Zuloaga Etxea, Hondarribian
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko Lagunak, Ekologistak Martxan, Eguzki Bidasoaldea

cartel

Zuloaga Etxean, Osteguna, Azaroa 28,19:00etan, hitzaldia Irun-Hondarribia urez hornitzea duten baliabideen kudeaketaz.

RSS - Eguzki Bidasoaldea-rako harpidetza egin