Eguzki

Gaztelera

Naturkon, pinudien fumigazioaren eta “Konifero-basoak berreskuratzeko euskal estrategia”ren aurka

Erakundeen arteko koordinazioaren arrakasta itzela bailitzan, Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak Konifero-basoak berreskuratzeko euskal estrategia saldu berri digute, jakingo ez bagenu bezala Euskadin ditugun koniferoen baso bakarrak Araba mendebaldeko pinu gorrien pinudiak eta Dueñasko pinudi txikia direla, Aleppo espeziekoa azken hori.

Bizkaia eta Gipuzkoan baso naturalak berreskuratzeko aukera historikoa irekitzen ari da pinudien gainberaren ondorioz

Eguzki.- Nekazaritza, eraikuntza eta egurgintza bezalako arloek elkarrekin eragindako gainbera ikusita, Euskal Herriko mugimendu ekologistak baso naturalen (publiko zein pribatuak) birgaipenerako lana egin du hamarkadatan zehar: hariztiak, pagadiak, artadiak, haltzadiak, etabar.

Manifetazio antitaurinoa larunbatean, Donostiako Aste Nagusiko hasieran

Data: 
Larunbata, Abuztua 11, 2018 - 18:00
Non: 
Bulebar

Larunbatean, abuztuak 11, Aste Nagusiaren hasieran, manifestazio antitaurinoa egingo dugu, “Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon” lemapean.

Manifestazioa, Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik antolatuta, 18:00etan abiatuko da Bulebarretik.

Lezoko sutea dela eta, Eguzkik salatu du Pasaiako Portuan segurtasun-, ingurumen- eta osasun-neurriak eskasak direla

Atzo Lezon gertatu zen suteak berriz ere utzi du agerian Pasaiako Portuko Agintaritzak segurtasuna bermatzeko eta era guztietako kutsadura eragozteko edo gutxitzeko hartu dituen neurriak eskasak direla.

Algeposa Grupok edo Sobrinos de Manuel Camara S.A.k aire zabalean, estalperik gabe, duten txatar piloetako batean gertatu zen sutea.

Eguzkik Hondarribiko zuhaitz-mozketa bati buruzko informazioa eskatu du

Jaizubiako Bordaberri inguruan tamaina handiko hainbat zuhaitz bota dituztela eta, Eguzkik informazioa eskatu dio Hondarribiko alkateari. Zehatz-mehatz, honako hauek eskatu dizkio:
 - Udalak lizentzia eman badu, ekimen hori gauzatzeko justifikatzen duen txosten teknikoaren kopia bat.
    
 - Lizentziarik gabeko ekimena bada, jokatu dezala lizentziarik gabeko jarduerak egiten diren beste kasu batzuetan bezala.
   

Orriak

RSS - Eguzki-rako harpidetza egin