ekonomia

Euskara

Bigarren hilabetez jarraian jaitsi da langabezia Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, maiatzan 186 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 172 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.927 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %13,5 hain zuzen. Iazko maiatzako hilabetearekin konparatua 492 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Zerbitzu-sektoreari esker 120 langabe gutxiago apirilean gure eskualdean

Jakitera eman dituzten datuen arabera, apirilean 120 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 92 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.099 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14,1 hain zuzen. Iazko apirileko hilabetearekin konparatua 494 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa

Bigarren hilabetez jarraian langabezia igo da gure eskualdean. Jakitera eman dituzten datuen arabera otsailan 4.931 lagun daude lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 78 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 13 Hondarribian.

139 langabe gehiagorekin hasi da 2017

Datuen arabera, azken hilabetean 139 pertsonatan igo da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 102 pertsona Irunen eta 37 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 4.101 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14,3 hain zuzen.

Hondarribian, gaur egun 739 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

2 pertsonatan jaitsi da langabezia abenduan Irunen

Jakitera eman dituzten datuen arabera, abenduan 2 irundar atera ziren Lanbideren zerrendetatik, sektore guztietan langabezia jaitsi arren  eraikuntza izan ezik. Abenduaren 31ean gure eskualdean 4.701 lagun zeuden euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, orain urtebete baino 722 gutxiago.

Azaroan langabezia jaitsi arren, Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, azaroan 175 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 158 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.001 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14 hain zuzen. Iazko azaroko hilabetearekin konparatua 625 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Urrian, abuztua eta iraileko joerarekin hautsiz, langabezia jaitsi da gure eskualdean

Jakitera eman dituzten datuen arabera, urrian 150 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 134 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.159 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14,5 hain zuzen. Iazko urriko hilabetearekin konparatua 495 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Orriak

RSS - ekonomia-rako harpidetza egin