Elatzeta elkartea

Euskara

23an bertso-bazkaria, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin Elatzeta Elkartean

Data: 
Larunbata, Otsaila 23, 2019 - 14:00 -tik Igandea, Otsaila 24, 2019 - 13:55 -ra
Non: 
Landetxako Elatzeta elkartea

Azken urteotan bezala, aurten ere bertso-bazkari bikaina antolatu dute Landetxako Elatzeta elkartean.

Bertso-bazkaria otsailaren 23an izango da, 14etan hasita, eta bertan Alaia Martin eta Maialen Lujanbio ariko dira kantuan. Zuhaitz Olazabal izango dute gidari bertso-saioan zehar.

Txartelak 20€tan Otazpin eta Auzoko tabernan salgai daude.

Bertso-bazkaria Landetxako Elatzeta Elkartean

Data: 
Larunbata, Otsaila 17, 2018 - 14:00 -tik Igandea, Otsaila 18, 2018 - 13:55 -ra
Non: 
Landetxako Elatzeta Elkartea

Otsailaren 17an, hirugarren urtez jarraian, bertso saioa antolatu dute Elatzeta Elkartekoek. Alaia Martin oiartzuarra eta Beñat Gaztelumendi añorgarra ariko dira bertsotan, Zuhaitz Olazabalen aginduetara.

Sarrerak salgai dituzue Otazpi tabernan, 20 euroan. Bestela, egunean bertan eskuratzeko aukera izango da baita ere, 25 euroan, ordea.

Korrika kantu bazkaria Landetxan

Data: 
Larunbata, Martxoa 21, 2015 - 12:30 -tik Igandea, Martxoa 22, 2015 - 21:55 -ra
Non: 
Landetxa auzo elkartea
Antolatzen du : 
Elatzeta elkartea

- 12:30tan Korrika Landetxara iritsiko da

- 14:30tan Arkaitz Miner eta Mikel Markezekin kantu bazkaria Landetxa auzo elkartean

- Txartelak 25€tan Landetxako Itzala eta Larrea tabernetan eta Irungo Hazia eta Sunbilla tabernetan eta AEK euskaltegian salgai

RSS - Elatzeta elkartea-rako harpidetza egin