Eraso sexista berri baten kontrako elkarretaratzea
- Gehiago irakurriEraso sexista berri baten kontrako elkarretaratzea -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1326 irakurketak
- Castellano
Atzo igandea eraso sexista berria izan da Irunen. Erasoa atzo 09:00etan Renfeko tren geltokiaren inguruan izan zen.
Ertzaintzak 26 urteko gazte bat atxilotu du bikotekidea jotzea leporatuta. Erasotzailea bere etxean atzeman zuten gertaeren tokitik alde egin zuelako.
Jasandako erasoaren ondorioz, anbulategira eraman behar izan zuten emakume erasotua.
Irungo jaien usaina heltzen hasi zaigu jada. Lagunak, parranda, jolasak, ospakizuna, barreak eta dibertimenduaren garaia iritsi da. Horrela imajinatzen ditugu jaiak, bai. Baina errealitatean dena ez da hain perfektua. “Festa dezagun gaurdanik geroa” gaur egungo jai ereduaren inguruan egindako dokumental batean, galdera hau botatzen du elkarrizketatu batek: Zergatik pasatu behar dugu batzuk hain gaizki beste batzuek hain ondo pasa dezaten?
Galdera hori luzatzen dugu guk gaur. Zergatik emakumeok kontuz ibili behar dugu parrandatik etxera bueltatzen garenean? Zergatik azken aste hauetan Euskal Herrian ospatutako festa guztietan eraso sexualak izan dira? Zergatik jaien inguruan “dena posible da” ideia zabaltzen da zenbait pertsonen artean? Zergatik ematen dira eraso homofobo edo arrazistak?
Txingudi Anti Sexistatik, Irunen gertatutako erasoa gaitzesten dugu gure indar guztiekin. Berriro ere indarkeri sexista gure kaleetan barna azaltzen da. Ez lukete berri hauek izan behar jendartea sumintzen dituztenak soilik. Indarkeri sexista desagertarazteko borroka etengabekoa izan beharko luke; emakume zein gizon eskubide eta aukera berdinak duten jendartea eratzeko bidean. Eta beldurrik gabe. Martxoak 8aren atarian gaudela, inoiz baino ozenago entzun beharko litzateke feministon ahotsa.
Berri lazgarri batekin gatorkizue. Jakin dugunez, eraso sexista baten ondorioz, emakume bat erail zuten atzo Laudion.
Horren aurrean, TAS (Txingudi Anti Sexista) plataformaren izenean, kontzentrazio batera deitu nahi ditugu eskualdeko herritarrak. Kontzentrazioa, bihar, maiatzaren 24 ostiralarekin, izango da 19.30tan Irungo Zabaltza Plazan.