Erletxea.- BGDren (IMV gaztelaniaz) eskaera egin baduzu, haren egoerari buruz ez baduzu erantzunik jaso eta ez badakizu eman dizuten, ukatu dizuten, izapidetzen jarraitzen duen edo dokumentazio gehiago aurkezteko beharrezkoa den…
Erletxea informazio eta salaketa bulegoak astelehen honetan irekiko du bulegoa, 12:00etatik 13:00etara, Kale Nagusiko 5ean. Erletxeak uste du “informazio faltagatik bizi dugun edozein egoeratan eta are gehiagotan ezin garela eskubide gabe geratu”. Salaketa- eta aholkularitza-gune hau ireki duen zazpigarren urtea da.
Atzo, Bilbon, dozenaka eragile sozial, sindikal eta hirugarren sektoretik aurkeztu zen manifestua, "Pobrezia deuseztatuko duen DSBE baten alde". Sinatzaileen artean STOP Bidasoa Kaleratzeak eta Erletxea daude.
Irunera pertsona asko iristen ari dira. Ez dute oinarrizkoena ere eta udalak bizkarra ematen die. Gure laguntza behar dute!
Nola lagundu:
- ARROPA ETA OINETAKOAK EKARRITA, mutilentzat batez ere. Motxilak ere bai.
Kale Nagusia, 14. Irun
Asteartean edo Ostegunean: 17:00-19:00
Erletxea eta Bidasoa Stop Kaleratzeei, “dokumentu identifikagarri” bat edukitzearen beharrak sortutako bazterketa bidegabea salatu nahi dugu. Hotzaren aurkako zerbitzua edota jantoki soziala bezalako oinarrizko baliabideei sarrera mugatu egiten zaie pertsonei, eta Gizarte Zerbitzuak kontrol migratorio bilakatzen dira.
Informazio faltaren aurrean ez zaitez eskubide gabe gelditu. Berdinen oinarrizko errenta. Hizlaria: Erletxea. Informazio eta agitazio soziala.