Ernai

Gaztelera

IRUNGO GAZTEOK ERE MARTXAN!!!

Aitzina eta Ernai, bidasoaren bi aldetako gazte antolakundeok, aurtengo udaberriko oporretan Lekunberritik Berriozarrera mendi martxa antolatu dugu. Apirilaren 3tik 5era Euskal Herriko txoko guztietako gazteak batu eta mendian gora abiatuko gara eta tartean hitzaldiez, jolasez, kontzertuez, bertsoez, tailerrez eta giro apartaz gozatzeko aukera izango dugu.

Uztailak 2ko mobilizazioa. ADEGI LAPURRAK! Enpleguaren defentsan HITZARMENAK ORAIN

kartelaEuskal Herriko herritarren  pobretze prozesua aurrera doa, langabezia tasak izugarriak dira, lana egiteak gaur egun ez du bermatzen pobrezia egoeratik ateratzea, eta egiten diren kontratazio berriak prekarietate baldintzetan egiten dira.
Egoera honen gordintasuna bereziki pairatzen duten kolektiboa da gazteria, zeintzuk bi alternatiba bakarrik dituzten: kanpora joan edo prekarietatean bizi. Emakumeon egoera ere ez da xamurragoa, merkatuari interesatzen ez zaizkion lan erreproduktiboetara kondenatua edota lanaldi partzialekin bizitzera behartuak. Egoera gogorrean aurkitzen dira ere denbora luzez langabezian egon eta lan mundura sartzeko geroz eta aukera mugatuagoak dituzten 45 urtetik gorako langileak, besteren artean.

Ezker Gantxoa 2014-05-22

 

Kaxo entzuleok!! Gaurkoan hondarribiko olinpiaden inguruan hitzegingo dugu bertako bi antolatzailerekin, balorazio, bitxikeri, animoak, jatorria..... ondoren gure korrespontsal den "Y" Jaunak ipar Koreako berri bat ekarriko digu, ze izango ote da? Amaitzeko Askapenako kide den Julenek Arraundeguorl jaialdiaz hitzegingo dugu. Hamaika herri, borroka bat!!

Ezker Gantxoa 2014-05-08

Kaxo!! Gaurkoan pertsonaia berri bat izango dugu geurean, "Y Jauna", Zein da bere helburua?Bestetik Apaiziartzako baserri okupatuan jazotako arazoen inguruan hitzegingo dugu Josetxorekin. Ondoren Bilbon gauzaturiko ManifestAKZIOAren kronika egingo dugu. GAZTE!! ALTXA!! HASI DA IRAULTZA!! 

Orriak

RSS - Ernai-rako harpidetza egin