errausketa

Euskara

Astelehenean erraustegiaren aurkako elkarrateratzea Hondarribian

Data: 
Astelehena, Maiatza 8, 2017 - 19:00 -tik Asteartea, Maiatza 9, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Damarri Plazan (Alameda

Datorren astelehenean, hilak 8, arratsaldeko 19:00etan, Hondarribiko Damarri Plazan (Alameda) erraustegiaren aurkako elkarrateratzea egingo dugu.

Gipuzkoa Zutik: Erraustegiaren lanak hasteko eremua prestatzen hasi direla salatu nahi dugu, eta erresistentzia fasea inauguratzen dugu

Gipuzkoa Zutik mugimenduko kideok salatu nahi dugu Zubietan egin nahi duten Gipuzkoako erraustegiko lanak hastear direla eta hauek prestatzen ari direla lekuan bertan.

Erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko manifestazioa larunbat hontan Hondarribian

Data: 
Larunbata, Otsaila 4, 2017 - 12:30
Non: 
Hondarribiako Butroi pasealeku amaieratik

Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta duela 12 urte Txingudin eraiki nahi zuten erraustegiaren aurka mobilizatu ziren herritarrek manifestazioa deitu dute larunbat honetarako Hondarribian.

Erraustegiaren aurkako manifestazioa, otsailaren 4an Hondarribian

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak eta Txingudi Bizirik plataformak erraustegiaren aurkako manifestazioa deitu dute Hondarribian otsailaren 4rako, larunbata. Eguerdiko 12:30etan abiatuko da Butroi pasealeku amaieratik, “Errausketarik ez Txingudin, ez Zubietan” aldarripean.

Erraustegiaren aurkako kontzentrazioa Donostian

Data: 
Larunbata, Urria 15, 2016 - 12:00 -tik Igandea, Urria 16, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Diputazio aurrean

Larunbata honetan-urriak 15a- konzentrazio bat egingo da erraustegiaren aurka, "Zuen negozioa guztion minbizia eta ruina" lelopean.

Hitzordua eguerdiko 12etan Diputazio aurrean eta handik kalejiran Abenidako banketxera joango gara-12'30etan-.

Helburua, errausgailua finanziatu nahi duten banketxeak (Santander eta Caixa) salatzea da.

Orriak

RSS - errausketa-rako harpidetza egin